BORTIZKERIA SEXISTAREN AURKAKO GIZA-KATEA

Sorry, this entry is only available in Basque.

Azaroaren 22an, Uharteko emakumeok nahiz gizonok bortizkeria sexitari uko egiten diogula adierazteko geure eskuak lotuko ditugu giza-kate handi bat sortuz; giza-kateak HARITZA (Mokarte Parkea), ALICIA ARÍSTREGUI PLAZA eta BERDINTASUN PLAZA lotuko ditu.

22 NOV 2015

BORTIZKERIA SEXISTA gaitz amaigabea da. Urtero biltzen gara data honetan. Urtero, zoritxarrez, bortizkeria sexistak hitzen dituen emakumeak asko dira. Bortizkeria honi ahoa betean uko egin behar diogu, aringarririk gabe, diskriminaziozko jarrerak errotik gaitzetsiz, iruzkin iraingarrien edo emakumearekiko errespetua falten aurrean amore eman gabe.

Gizarte hipokrita batean bizi gara, non boteretsuek bortizkeria sexistari aho txikiarekin uko egiten baitiote; boteretsuek planak eta proiektuak sortzen dituzte, baita deklarazioak egin ere, baina ez dute ezertarako balio. Horietako proiektu asko ez dira gauzatzen dirurik ez dagoelako eta hilketa hauek, zoritxarrez, alarma sozialik sortzen ez dutelako.

Horregatik hiritarrok berdintasunean bizitzen ikasi behar dugu, belaunaldi berriei erakutsi behar diegu berdintasunean eta inoren menpean egon gabe, pertsona libreak egongo direla.

GIZA-KATEAN PARTE HARTU!

EZETZ ESATEA, ERAGITEA DA.

GEURE BURUA IKUSGAI EGIN, EZ EZKUTATU.

BERRIRO DEFENDATUKO DUGU “TOLERANTZIARIK EZ”.

 

You may also like...