ADI KULTUR TALDEAK!

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

attention2016ko BALIO ANITZETAKO ESPAZIOEN ERABILERA ESKATZEKO INSTANTZIEN AURKEZPENA.

Urtarrilaren 31ra arte:

Uharteko giza-kultur taldeentzat Balio Anitzeko Espazioetan erabilera berritzeko edota aurrenekoz eskatzeko epea irekitzen da.

Eskaera orokorra betetzea beharrezkoa da, ondoko datuak adieraziko dira:

  • Taldearen datuak:izena, IFX, helbidea, eginiko jarduera.
  • Eskaera sinatzen duen taldeko ordezkariaren datuak: izen-abizenak, NAN, helbidea eta telefono zenbakia.
  • Taldeak, bere aktibitatea garatzeko, urte osoan zehar behar dituen orduak eta egunak (urtarriletik abendura arte).
  • Zein motatako aktibitateak burutu behar diren Balio Anitzetako Espazioetan: saioak, bilerak, tailerrak, eta abar.
  • Hiritar-txartelaren aktibatzea eskatzen den, Balio Anitzeko Espazioetara jendearen arretaren ordutegitik kanpo sartzeko.

Eskaerak udal erregistroan aurkeztuko dira, Udaletxeko bulego orokorretan astelehenetik ostiralera 09:00tik 14:00ra.

Dokumentazioa eta eskaerak jaso ahal izango dira, bai kultur etxean eta baita Udaletxean ere (09:00-14:00), edota www.huarte.es Web gunean deskargatu. Edozein zalantza izanez gero, Kultur Etxearekin kontaktatu.

You may also like...