#ConoceUharteEzagutu2024 – 6. eta 7. puntuak
6. Puntua
1. pista 3tik:
Ezkututako “atari” batek oroitzapen asko gordetzen ditu…
2. pista 3tik:
Etxe erreferente bat, bai baratzean nola merkatuan, eta bertan gainera… ardoa egiten zen!
3. pista 3tik:
Geratzen ez diren etxe horietako bat: “Gaisparro etxea” du izena eta bere barruak gure Uharte maitearen bizimoduaz eta tradizioez hitz egiten digu, Nieves eta Patxi bildumagile arduratsuei esker.
7. Puntua: “ABENTURA PUNTUA”
1. pista 3tik:
Urte honetan eta 2025ean zehar, Aranzadik aurrera eramandako proiektu batek 2006an argitara ateratako gorpuzkiak gizarteratuko ditu.
2. pista 3tik:
Horma zahar batzuk ditut lagun. Dudan ikuspegia paregabea da, zelataria naiz dorrerik altuenean.
3. pista 3tik:
Oihana mendiaren gainean dagoen San Miguel gazteluaren hondarrekin batera, ikuspegi paregabez inguratuta, Uharteko haritz basati handiena zain duzu.