ASPALDITIK GATOZ ETA URRUTIRA GOAZ

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Otsailaren 4a eta 8a bitartean eskolatze aurrematrikularako epea irekita egonen da. Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuak euskarazko eskolatzeari buruzko kanpaina bat egiten ari dira, honako lelo hau duena: No importa de dónde vienes, sino a dónde vamos / Aspalditik gatoz, urrutira goaz. Kanpaina Nafarroako Gobernuak lagundu du. Dakizuen bezala, D ereduak euskara, gaztelania eta ingelesa ikastea bermatzen du murgiltzearen bidez.

Orain aukera ederra duzue zuen seme-alabei heziketa teknikoa eta humanoa euskaraz eskaintzeko, beste hizkuntza batzuk ere ikasita. Horri esker, gizartean parte hartzeko eta lana aurkitzeko aukera handiak izanen dituzte etorkizunean. Era berean, bidaia horretan hezkuntza komunitate dinamikoa eta askotarikoa izanen duzue lagun, eta eskualdeko Euskara Zerbitzuek hainbat baliabide eskainiko dizkizue, haurrek hizkuntzak aiseago ikasteko eta erabiltzeko.

Nafarroan euskaraz ikasteko aukeren artean edozein hartuta ere, gurasoen nahiak eta itxaropenak beteko direla ziur gaude.

You may also like...