ITURRIDANTZA edo UHARTEKO JOTA, BERRIZ GURE ARTEAN

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Pasaden maiatzaren 18an egin zen Iturridantza edo Uharteko Jotaren aurkezpena. Hona hemen bideoa!

Uharteko Jota edo Iturridantza,
Zer da?

 

Iturridantza dantza herrikoien bilduma da, denboraren poderioz dantzatuak izan direnak eta, era berean, dantza bakar gisa batzen zena era naturalean.

XIX. mendeko azken laurdenean Uharteko hiru auzoetako bizilagunak -Portalaldea, Ugalaldea eta Plazaldea- ohitura zuten Bar Navarro aurrean zegoen plazatxoan biltzeko, jaietan Hiru Hodien Iturriaren edo Suhiltzailearen Iturriaren inguruan dantzatzeko.

Hasieran, musikariak jotako hainbat piezaz gain, dantzatzen zen pieza nagusia Jota zen, iturriaren inguruan dantzatzen zena. Dantza hau 1895ean dantzatu zen azkeneko aldiz.

Maiordomoak (neska eta mutila):

Herriko jaiak gazteek antolatzen zituzten, baina aldez aurretik maiordomo neska eta mutila aukeratzen ziren, hauek zirelakoz musikarien kostea eta ostatua ordaintzeko beharrezkoa zen dirua lortzeko arduradunak. Bikote honek aldi berean, bestetako lehen dantza egiten zuen, baimen moduan edo.

Zentsorea:

Pertsonai honek, makila eskuan zuela, neska eta mutilen arteko dantza zaintzen zuen, garai hartako “dezentziaren” marra gaindi ez zezaten, gehiegi hurbiltzen ziren bikoteen artean makila pasatuz.

Piporropilak:

Pasta gozo batzuk ziren, erroskilen antzekoak, eta Maiordomoek herritarren artean banatzen zituzten.
Herriko zaharrenek zuten lehenengoak jasotzeko ohorea.

Berreskuratze lana

1991n Ortzondo Dantza Taldeak Iturridantza edo Uharteko Jota berreskuratzeko proiektua hasi zuen, urte horietan bizi ziren Uharteko zaharren testigantzak jasoz. Horregatik, garai hartan emandako laguntzagatik eskerrak eman nahi dizkiegu, haiek gabe ezinezkoa izango baitzen proiektu honekin aurrera egitea.

Berreskuratzeko lan luzea egin ondoren, urteen poderioz eta Ortzondo taldeko pertsonen joan-etorrien ondorioz, ordura arte egindako lana kutxa batean geratu zen amaitzeko zain.

Iruñeko gaiteroa den Jose Luis Frailek 1996an Iturridantzarako egindako konposizioak oinarritzat hartuta, 2017ko urrian Uharteko gaiteroek konposizio gehiago sortu zituzten. Gauzak horrela, Ortzondo Dantza taldeak koreografiak osatuz joan zen eta duela 30 urteko proiektua osatzea erabaki, ilusioz beterik eta lanerako grinaz. Beraien desida da, denborarekin, dantza hau berriz ez galtzea eta dantzatzen jarraitzea.

2019. urtea

Dantza hau jaietako lehenengo egunean dantzatuko da, herritar guztien artean, Salbearen aurretik San Juan plazan egiten den taldeen emanaldien itxiera bezala. Horretarako, dantza taldeak Iturridantza erakusteko ikastaro bat antolatuko du, interesa duten guztiek ikas dezaten.
Uharteko Jota. La Jota de Huarte

You may also like...