Radio Reimy eta Katanga kolektiboaren eskutik bizikletaz eta musikaz beteko da Uharte larunbatean

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Aperitifak, hilean behin, Uharteko Arte Garaikide Zentroan ospatzen den ekimenaren baitan, azaroaren 16an, 12:30ean kalejira bat prestatu dute Dj Reimy eta Katanga kolektiboak Uharten. Hamarnaka bizikleta tuneatu, argiak dituzten maskarak, sound system gurpildunak, irrati kasete zahar margotuak, irrati antenak, mundu guztia elkarrekin soinua egiten, pedalen gaineko kontzertuak… Antolatzaileek mundu guztiari tramankuluak ateratzeko gonbita egiten diote BIZI ArMADArekin bat egiteko.

Larunbateko kalejira antolatzeko asmoz, Uharte Zentroan aurreko egunetan egingo den lantegi ireki bat deitu dute antolatzaileek. Ostegunean, hilak 14, 16:00etatik, 18:30era eta ostiralean, hilak 15, 10:00etatik, 14:00etara eta 16:00etatik, 20:00etara. Lantegia doakoa da baina izena eman behar da reimysoulfood@gmail.com helbidean

Soinu Aperitifak honetan erabiliko diren hainbat tramankulu egiteko Uharte Zentroaren Postontzi irekia deialdiaren laguntza jaso zuten kolektiboek. Deialdiaren helburu nagusia, proiektuek komunitateari itzultze bat ematea da. Aurtengo Postontzi irekiaren bigarren edizioa irekita dago azaroaren 28 arte, info osoa www.centrohuarte.es/eu webgunean.

You may also like...