AZAROAK 25 – EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Berdintasun arlotik programazio zabala antolatu dugu azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, kanpainaren inguruan:

  • Azaroaren 15etik 29ra ikusga izanen dugu Manuel Martorellen “Pepita y Elisa Uriz Pi” erakusketa.
  • Azaroaren 15ean 19:00etan erakusketaren aurkezpena eginen du egilea bera.
  • Azaroaren 24a, igandea, Andre Mari emakume taldearekin, 12:00etan Mokarte parkean, indarkeria matxistaren ondorioz eraildako biktimei oroimen ekitaldia izanen da.
  • Azaroaren 25ean 12:00etan San Juan plazan, elkarretaratze bat eginen da emakumeenganako indarkeri era guztiak arbuiatzeko. Egun horretan bertan, dei egiten ditugu herritarrak Iruñeko Gaztelu plazatik 20:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzera.
  • Azaroaren 26 eta 27an herri liburutegian, 5 urtetik gorako haurrentzako ipuin-kontalaria egonen da.
  • Bukatzeko, azaroaren 29an, 19:30ean Kultur Etxean “Perdiendo el juicio” antzezlana izanen dugu ikusgai.

You may also like...