SAN JUAN SUAK 2020 UHARTE

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

 

GAUR GUREGATIK DA, TXARRAK ATZEAN UTZI ETA ONAK EKARTZEKO

San Juan gaua iritsi da. Egunik luzeena eta gauik motzena dugu gaurkoa. Berezia izango da, zoritxarrez inoiz bizi izan dugun gaurik bereziena. Egunak pasa ahala konturatu gara ezin izango genituela San Juanak beti bezala ospatu. Osasuna eta elkarren arteko zaintza bilakatu dira gure lehentasun…

Baina opari eder hau egin nahi dizuegu, opari birtuala. Azken bi asteetan gorpuztu dugun proiektua. Tipuloni,  naturaren indarra irudikatzen duen gure pertsonaiari, misio bat eman diogu, UHARTEARRON DESIOAK SUTARA ERAMATEA EGI BIHURTU DAITEZEN!

Noiz euki du gaur baina zentzu handiagoa suaren errituak? Espero dezagun, gaurko suak, txar guztiak berarekin eramatea eta on guztiak guregana ekartzea, denon artean lortuko dugu!

Ea gustokoa duzuen, AUPA UHARTE!!

 

San Joanen onak salbatuko dira eta txarrak ihartuko

San Joanen ona barreiatuko dugu eta txarra ateratzen uzi

Espero dugu datorren urteko San Juanak elkarrekin, berriz ere txistorra eta urdai bokata jan, suaren inguruan bildu, Pistatxoekin dantza egin eta urteko gaurik motzena elkarrekin ospatzea!

 

Sinopsia:
Tipulon, naturarekin lotzen gaituen pertsonaia honek Uharteko espazio enblematikoak zeharkatzen ditu, edertasun naturala eta unibertsoak bizi duen unea ezagutuz: loreak, ibaia, zuhaitzak, eguzkia, egunik luzeena gau laburrena, udako solstizioa. Naturarekin konektatzeko beharra sentitzen du eta nola egiten zen gogoratzen du. Baina errealitate bat dago. Pandemia baten erdian gaude eta ezin gara elkartu lehen bezala. Tipulonek huartearrek suek salto egiten duten bitartean eskatu nahi dituzten nahiak eta promesak jasotzen ditu. Aurten Tipulon izango da, desio horiek guztiak hartu eta su artifizialak denon izenean egingo dituena.

Uharteko Udaleko Kultura Zerbitzua

You may also like...