BOZKAKETAREN EMAITZAK. ARGAZKI LEHIAKETAREN I. EDIZIOA.

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Uharteko Koadrilen Asanbladak Argazki Lehiketa bat martxan jarriz agurtu zuen udaberria eta ekainaren 15a izan zen lehiaketan aurkeztutako argazkiak bozkatzeko azken eguna. Lehiaketaren lau sailkapenetatik hiru herritarrek erabaki dituzue eta argazki profesionalenak argazkigintzan adituak diren hainbat profesionalek aukeratu dituzte. Pozik egoteko moduko erantzuna izan du lehen edizio honek, argazkia bidaliz parte hartu duten pertsonez gain asko izan direlako bere bozka eman eta San Juan plazan eta Ugarrandia kaleko kioskoan jarritako erakusketa fisikoetara hurbildu direnak. ERAIKIko kideon ustez, Uharteko gazteok herrian izan beharreko jarrera harremanetatik, aisialditik, kulturatik, artetik eta konpromezu sozialetik eredu ona izatea da. Dinamika honekin beste hondar ale bat jarri dugulakoan gaude.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Jesús Diges, Unai Beroiz, José Manuel Lopez eta Manu Alvarezi argazki profesionala aukeratzen egindako kolaborazioagatik, plazer bat izan da zuen iritzi eta laguntzarekin kontatzea.

Honenbestez, hauek dira lehiaketak bildutako lau sailkapenetan lehen hiru postuetan ezarritako argazkiak eta gainerako emaitzak:

(Argazkiak hemen ikusgai)

Argazki gustokoena:

NAHIEN ARDURAPEAN- Peio Armendariz

CONFINAMIENTO HUMANO, DESCONFINAMIENTO ANIMAL- Antxoka Olague

BELARRA- Julen Paternain

Argazki barregarriena:

ANARKISTA OBEDIENTEA- Txomin Labiano

TRABAJO EN EQUIPO- Peio Barberena

NAHIEN ARDURAPEAN- Peio Armendariz

Argazki originalena:

ANARKISTA OBEDIENTEA-Txomin Labiano

NAHIEN ARDURAPEAN- Peio Armendariz

MAITASUNA BENETAKOA DENEAN- Izaskun Reta

Argazki profesionalena:

Sailkapen honetan berdinketa izan dugu lehen postuan. Aditu bakoitzak 3 puntu eman dizkio argazki profesionalenari, 2 puntu bigarrenari eta 1 hirugarrenari. Modu honetan horrela geratu da sailkapena:

MUSIKA- Olaia Irigoien (7 puntu)

NAHIEN ARDURAPEAN- Peio Armendariz (7 puntu)

ZORTZIAK- Olaia Irigoien (5 puntu)

MAITASUNA BENETAKOA DENEAN- Izaskun Reta (3 puntu)

 

Mila esker guztioi!

 

 

You may also like...