“BKZ” ATERALDIA ELIZONDORA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Aquapark naturala (arroila-jaitsiera) + tirolinak + ferrata bidea.

Maiatzaren 8an, larunbata.

Nori zuzendua: 12-17 bitarteko gazteei, 2008-2003.

Irteera: 08:50ean, Vizcay tabernaren ondotik.

Itzulera: 18:30ak aldera Zubiarte 26ko bus geltokira, farmaziaren ondoan.

Prezioa:

Erroldatuak: 25 €
Ez erroldatuak: 50 €

Plaza mugatuak.

Hauek barne: autobusa, jarduerak, ekipoaren alokairua, monitoreak eta asegurua.

Oharra:  ur jarduerarako ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.

Eraman behar duzue: 2 musuko (FPP2 motatako bat busean erabiltzeko eta beste bat arrunta, jardueretarako), arropa eta oinetako erosoak, beste oinetako itxita bustitzeko, bainujantzia, toaila eta egunean zehar jatekoa eta edatekoa.

Izena eman Ugazten, apirilaren 12tik 15era. Adin txikoek baimena ekarrita.

Ordaintzeko epea: apirilaren 16tik 20ra, Ugazten.

Info +: Ugazten.

Antolatzen dute: Uharte, Atarrabia eta Aranguren Ibarreko gazteria arloak.

 

You may also like...