FAMILIARTEKO ANTZERKIA “ILARGIAREN ATZEAN”

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Malaspulgas Antzerki taldea.
Larunbata, apirilak 24. 17:30. Kultur Etxea.

Ilazki, bere ama Grazianarekin bizi den 9 urteko neska bat da. Graziana, hitzen sorgina da eta herriko bizilagunek kontatzen dizkioten istorioak korapilatuz, artilezko alkandorak, txaketak, galtzerdiak... ehuntzen ditu. Ilazkiren pasioa egurra lantzea da. Horregatik bakar-bakarrik igaroten duen denbora luzea, egurra zizelkatzen pasatzen du. Urtero, San Juan gaua iristen denean, Ilazkik ezinezkoa den desio berbera eskatzen du. Ahizpa bat eduki nahiko luke elkarrekin denbora pasatu eta jolastu ahal izateko. Ilargia eta mamurroei esker Ilazkiren desioa betetzear dago. Basoaren erdian munduan bakarrik geratu den 7 urteko neskatxa bat topatuko du Grazianak. Hilal deitzen da eta ahizpa, ama eta familia baten beharra dauka.

Hizkuntza: euskaraz.
Gomendatutako adina: 5 urtetik aurrera.
Iraupena: 55 minutu.
Sarrera: 3 €. Erosi sarrerak hemen.
Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuitua.

You may also like...