7. ORIENTAZIO EGUNA “CONOCE UHARTE EZAGUTU”
Urtebetez derrigorrezko geldialdiaren ostean … berriro itzuli gara, COVID egoerara egokitu eta jendetza ekidituz !!
Apirilaren 30etik, ostirala, maiatzaren 16ra, igandea, arte joka daiteke.
Apirilaren 6tik 29ra argitaratuko ditugun pistak jarrai ditzakezu gure webgunean: https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu
Lekuak identifikatu, diseinatu zure estrategia eta … gozatu !!!
- 2 eta 6 lagun arteko taldeak.
- https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu helbidean aurkituko duzuen inprimakiaren bidez eman beharko duzu izena, harremanetarako datuak, taldearen izena eta bere kideenak, eta kategoria:
- A) kategoria: taldean gutxienez 10 urtetik beherako edo 65 urtetik gorako pertsona bat dagoenean.
- B) kategoria: Taldeko kide guztiek 11 urte edo gehiago dituztenean.
- Oharra: 12 urte baino gehiago dituzten adingabeek taldean bakarrik parte har dezakete inprimakiaren bidez zure familien baimena betez. Hala ez bada, ezin izango dizugu mapa eman.
- Zure mugikorrean, emango dizugun aplikazioa deskargatu beharko duzu.
- Taldean jokoaren eguna eta ordua adostu behar duzue eta Kiroldegira edo Ugaztera joan mapa hartu eta zuen irteera balioztatzeko:
- Polikiroldegiko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 10: 00etatik 20: 00etara eta igandean, 10: 00etatik 14: 00etara.
- Ugazteko ordutegia: astelehenetik igandera, 17: 00etatik 20: 00etara.
- Prezioa: AURTEN, DOAN!!
- Gogoratu talde moduan bereizten zaituzten zerbait eramatea eta argazki asko ateratzea, gero Flickr-en bidez argitaratu ahal izateko … Zuen momenturik onenak ikusi nahi ditugu eta gainerako taldeetakoak ere ikusi ahal izango dituzu !!
- Eta … kontutan hartu !!!, beti bezala, puntu gehiago lortu ahal izango baitituzu Argazki Rallyaren bidez. Rallya maparekin emango dizugu eta Polikiroldegi edo Ugazteko postontzian entregatu beharko duzu, zure taldearen izenarekin.
- Jolasteko epea bukatu ondoren, taldekako sailkapena eta argazkiak argitaratuko ditugu eta zozketa egingo dugu. Adi webgunera!!
- Eta gogoratu indarrean dagoen COVID eta bide segurtasuneko arauak bete behar dituzuela!!
Jarrai iezaguzu Facebooken: @conoce.uharte.ezagutu eta twitter: @UharteEzagutu #ConoceHuarte
Zatoz eta ondo pasa UHARTE EZAGUTZEN, pistak jarraituz eta erlojuaren aurka lehian.
SARTU ETA ZURE ESTRATEGIA PRESTATU!!
Info +: https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu/category/conoceuharte2021/ Tutorial sinple bat argitaratuko dugu!!
Antolatzailea: Nafarroako Kirol Kluba, Uharteko bizilagunak, mendi taldea eta Huarteko Udala.