#ConoceUharteEzagutu2021- PARTE HARTZE BIKAINA 7. ORIENTAZIO JARDUNALDIAREN EDIZIO BEREZI HONETAN

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Aurten dena desberdina izan da, baina, hala ere, “Conoce Uharte Ezagutu” 7. orientazio jardunaldiak “lagun-mamitu” gaitu eta talde bat izan gara berriro; Uhartearrak eta beste herri batzuetako lagunak berriz elkartu gara jolasteko, Uharte ezagutzeko eta une goxoak pasatzeko bai familian eta kuadrilan.

Aurtengo edizioa antolatzeak ekarri duen ahaleginak saria izan du; izan ere, parte hartze oso ona izan dugu, 241 pertsonek eman dute izena 63 talde osatuz. Formatu berritzaile eta teknologiko honetara egokitzeko talde guztiek erakutsitako inplikazioa, ahalegina eta pazientzia ere baloratu nahi ditugu (teknologiak % 100ean funtzionatu ez badu ere).

Beti bezala, probari esker, pistetan zehar, gure herriaren historia, kultura eta bitxikeriak zertxobait gehiago ezagutu ahal izan ditugu, eta uhartear askorentzat ezezagunak diren lekuetatik ibili gara. Gainera, ibilbideak gure mendiko landaretzari balioa eman dio eta gune pribilegiatu batean bizi garela erakutsi digu, ikuspegi paregabeko parajeetatik eraman gaitu. Puntu horiei guztiei esker, aurten ere ibilbidea harrigarria izan da.

Eskerrik asko herriko txoko hauek erakutsi ahal izateko parte hartu duzuen guztioi!!

ARGAZKI RALLYA
Rallya, zalantzarik gabe, elementu jostagarria bezala indartu da, emozioa ematen du eta proba elikatzen du gure ingurunea ezagutzeko beta emanez. Ez dugu kirol proba soil bat egin nahi, dena ez dadila presaka egin lehena iristeko. Uharte, gure ingurunea, gure historia, gure jendea… gehiago ezagutzean datza…

Zazpigarren jardunaldi hau detailetxo txikiz beterik egon da, eta parte hartzaileek egindako eta bidalitako argazkiak bildu eta bilduma zoragarri hau osatu dugu. Argazki bilduma ikusteko sakatu hemen.

SAILKAPENA
Ah, noski! Xehetasun garrantzitsuena, baina bitxikeria guztiak asetzeko ematen dizuegu.

A mailan “Utergarras” taldea irabazle suertatu zen, gehienezko puntuazioa lortu zuten ordu 1 eta 27 minututan.

B mailan“Nafarroako basurdeak” taldekoek puntuazio osoa lortu zuten ordu 1 eta 5 minututan.

Zorionak txapeldunei!

Oharra: parte hartzaile asko izan zarete eta beti akatsaren bat izan ahal da… Aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu hanka-sartzeren bat egin badugu. Jakin badakigu ulertzen gaituzuela!!!

Talde guztien puntuazioa kontsulta dezakezue beheko esteketan:

“A maila”

 

 

 

 

 

 

“B maila” 

 

 

 

 

 

 

MOTXILEN ZOZKETA

Aurten ere motxila polit batzuen zozketa burutu dugu parte hartu duzuen taldeen artean. Begiratu zerrendan zorterik izan duzuen! Hala izan bada UGAZTEtik pasa zaitezkete zuen motxilak jasotzera!

MOTXILEN ZOZKETAREN ZERRENDA

 

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK!!!

Gure eskerik asko “beroooooooenaaaaa” Nafarroako Kirol Elkarteari eta laguntzen ibili zareten guztioai, beti bezala musutruk.

ETA GURE ESKERRIK BEROENA PROBA HAU EGITEA POSIBLE EGIN DUZUEN BOLUNTARIOEI!!

GURE WEB ORRIA
… eta nola ez! gure web orria bilakatu partekatzeko erreminta gisa. Dakizuen bezala web orri honetan Uharten dauden baliabide guztiak eguneratuak aurki ditzakezue eta taldeek herrian bertan egiten dituzuen jarduera kulturala, kirola, e.a. bertan argitara dezakezue, eta ez da makala!!!Herrian eginen diren hurrengo jardueretan topo eginen dugu.

Jarrai gaitzazu Facebook-en ATSEGIN DUT klikatuz, Twitter-en @UharteEzagutu.

You may also like...