GOZATU UDA ARDURAZ

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Pandemiak eragindako osasun-egoera dela eta, luzaroan mugatu eta baldintzatu ondoren, denok dugu gozatzeko eta beste pertsona batzuekin uneak partekatzeko gogo handia. Hala ere, azken asteotan ikusten ari garenez, uhartearrek ingurune atsegin, osasuntsu eta seguru batean bizitzeko duten eskubidearen aurretik jartzen dute pertsona batzuek “ondo pasatzeko” duten modu berezia; hots, zaratak, zaborrak, txikizioak eta abar. Horri guztiari gehitu behar zaio pertsona asko lasaitu egin direla kutsadurei aurrea hartzeko oinarrizko osasun-neurri batzuk betetzeari dagokionez.

 

Baina aisialdiaz gozatzeak ondo pasatzea eta lagunekin uneak partekatzea esan nahi du, eta, zalantzarik gabe, ez du zerikusirik gure ingurunearekiko eta bertan bizi diren pertsonekiko errespeturik gabeko jarrera horiekin. Gainera, ezin dugu ahaztu birusa ez dela desagertu eta oraindik ere neurriak hartu behar direla kutsadurei aurrea hartzeko.

 

Ondo pasatzeak esan nahi du, halaber, aisia-guneak seguruak eta eraso sexistarik gabeak izan behar direla, emakumeok eta gizonok askatasunez eta berdintasunean goza dezagun.

 

Horregatik, uda honetan arduraz gozatu:

 

  • Aisialdian; zaindu ingurunea eta bildu zure zaborra.
  • Zure harremanetan; ezezkoak ezetz izaten jarraitzen du. Argi eduki sexu-harremanetan “bai” bakarrik dela “bai”.
  • Zure inguruan; errespetatu bizilagunak.

 

EGIN DEZAGUN UHARTE LEKU ATSEGINA, PERTSONA GUZTIENTZAT BIZIGARRIA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK GABEA

 

You may also like...