AISIALDIKO MONITORE IKASTAROA Urtxintxa Aisialdiko Hezitzaileen Eskolak emana.

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

120 ordu teoriko-praktikoetako ikastaroa + 120 praktikoak + 30 programazioa/memoria.

Adinez nagusiei zuzenduta (18 urte beteak izan behar dira klase teoriko-praktikoak bukatu baino lehen).

Iraupena: urriaren 16tik martxoaren 26a arte (abenduko zubia eta Gabonetako oporrak izan ezik).

Ordutegia: larunbatak, 09:00etatik 14:00etara (baina 2 saio goizez eta arratsaldez izanen dira).

Prezioa: 400 €, BAINA ADI EGON: DIRU-LAGUNTZA HANDIA DU ETA!!! Ikastaroa bukatu eta gero, Uharte eta Esteribarren erroldatutakoei 100 euroko diru-laguntza emango zaie eta honetaz aparte, seguraski, ikastaroak NKGI-aren 175€ko diru-laguntza ere jasoko du (galdetu Ugazten).

Informazio gehiago eta izen-emateak, irailaren 6tik 12ra Ugazten edota Uharte eta Esteribarko Zerbitzu  Mankomunitatean.

Ordaintzeko data: irailaren 13tik 17a arte.

Oharra: Ikastaroa Uharte, Atarrabia eta Burlata artean egiten da, horregatik zenbait modulu burutzeko beste herrietara joan beharko da.

Antolatzen du: Urtxintxa Aisialdiko Hezitzaileen Eskolak, Burlata, Atarrabia eta Uharteko Gazteria Arloek eta Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitateak lagunduta

You may also like...