3DANCE dantza jaialdia

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Asteartea, irailak 14. Plazaldeako patioan. Guztiondako.
Uharte, Atarrabia eta Eguesibarko Udalek sarean sortutako ekimena. Jaialdiak bi zati ditu: lehiaketa koreografikoa eta E. Go frantziar konpainiaren “CATCH ME” dantza erakustaldi profesionala. 

18:00  LEHIAKETA KOREOGRAFIKOA
18:30  “CATCH ME” Hip hop ikuskizuna
Catch me, eguneroko bizitzako argazkietan oinarritutako sorkuntza koreografikoa da, kale batek bizitza hartzen du bertatik igarotzen diren pertsonen arabera. Hip-hoparen erritmo eta mugimenduaren bidez, hiri-espazioa berrinbertitzen saiatzen dira, eta hiri-dantzaren eta publikoaren arteko topaketa-modu berri bat proposatzen dute.
2003an Eric Mezino koreografoak sortutako E. Go konpainiak Frantzian eta atzerrian garatzen ditu bere kultur proiektuak. Elkartrukean, transmisioan eta kulturen arteko topaketan oinarritutako konpainia artistikoa da, eta hip-hop kultura eta bere balioak partekatzea eta ezagutaraztea du helburu.

Edukiera mugatua. Sarrera librea edukiera bete arte.
Antolatzaileak: Atarrabia, Eguesibar eta Uharteko Udalak.

You may also like...