Erakusketa “Errepublikako emakumeak historia egiten”

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Azaroaren 22tik abenduaren 17ra

Kultur Etxean

“Errepublikako emakumeak historia egiten” erakusketak liburuetan agertzen ez diren 80 emakume baino gehiagoren izena eta azalpen biografikoak ematen dizkigu. Garai ezberdinetako emakumeak ziren. Baita leku eta lanbide eremu ezberdinetakoak. hauek izan zuten jarrerarekin, eta haien jokaera profesionala eta intelektualaez baliatuta historiaren bidea aldatu zuten. Emakumeen emantzipazioaren bidea ere nabarmendu zuten.

Emakume horien jarrera eta borroka erreferente bat dira, emakume nahiz herritar guztientzat, berdintasunaren bidean aurrera egiteko. Hori dela eta, merezi duten lekuan kokatu nahi ditugu.

Garesti ordaindu zuten, oso garesti: batzuk erailda, espetseratuak edo erbestera ihesi beharrean…baina beraien borrokak fruituak eman zituen: gaur egun dugun gizartearen aitzindariak izan ziren.

Gaur isiltasuna haustea dagokigu: historia androzentrikoak ondo gorde duen isiltasuna.

 

You may also like...