#ConoceUharteEzagutu2022- NORMALTASUNERA BUELTA 8. ORIENTAZIO JARDUNALDIAN

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Beste behin,  Uhartearrak eta beste herri batzuetako lagunak berriz elkartu gara jolasteko, Uharte ezagutzeko eta une goxoak pasatzeko bai familian eta kuadrilan: adin guztietako 229 partaide (zaharrenak 81 urte) eta 60 talde, ez gehiago ez gutxiago…  partehartze jendetsua ekimenez beteriko hilabete batean gaudela kontutan hartuta!

Egun eguzkitsu oparo honetan, talde guztiok batera jolasteko aukera, Alis eta lagunen migak dastatzekoa eta Uharteko sekretu sakonetara hurbildu gaituzten barnealdeak bisitatzekoa, izan dugu.

Beti bezala, probari esker, pistetan zehar, gure herriaren historia, kultura eta bitxikeriak zertxobait gehiago ezagutu ahal izan ditugu, eta uhartear askorentzat ezezagunak diren lekuetatik ibili gara.

Azkenean, gure hirugarren tontorreko muga bisitatzeko aukera izan dugu: Altzutzate, bere oinetan ezkutatzen duen sahats zoragarria eta Ezpeletako terminoan errekaren ondotik doan bide ezezagunarekin.

Industrial gunean, lurraren sakontasunetik espazioaren mikro-handitasunera pasa gara:

  • Elenak eta Victorrek, Gurelanen, zizen mundu miresgarria eta sortzen dituzten “lore sortak” erakutsi dizkigute… Zein ederrak!!
  • Javik eta Anak,  Microlanen, izarretaraino igo gaituzte, beren enpresako prezisio lana erakutsiz.

Eta hirigunean:

  • Juliok, eskuzabalki, bere etxeko ateak ireki dizkigu bere aitaren, Jose Urdinen, maisulana ezagutzera emateko. Nor ez da lasaitasun gehiagorekin ikusteko gogoekin gelditu?

ESKERRIK ASKO!! Asko erakutsi eta lagundu gaituzue.

ARGAZKI RALLYA

Rallya, zalantzarik gabe, elementu jostagarria bezala indartu da, emozioa ematen du eta proba elikatzen du gure ingurunea ezagutzeko beta emanez. Ez dugu kirol proba soil bat egin nahi, dena ez dadila presaka egin lehena iristeko. Uharte, gure ingurunea, gure historia, gure jendea… gehiago ezagutzean datza…

ARGAZKIAK

 

Zortzigarren jardunaldi hau detailetxo txikiz beterik egon da, eta parte hartzaileek egindako eta bidalitako argazkiak bildu eta bilduma zoragarri hau osatu dugu. Argazki bilduma ikusteko sakatu hemen.

SAILKAPENA

Ah, noski! Xehetasun garrantzitsuena, baina bitxikeria guztiak asetzeko ematen dizuegu.

A mailan ““Equipo Jun”” taldea irabazle suertatu zen, gehienezko puntuazioa lortu zuten ordu 1 eta 49 minututan.

B mailan“Mamukis” taldekoek puntuazio osoa lortu zuten ordu 1 eta 34 minututan.

Zorionak txapeldunei!

Oharra: parte hartzaile asko izan zarete eta beti akatsaren bat izan ahal da… Aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu hanka-sartzeren bat egin badugu. Jakin badakigu ulertzen gaituzuela!!!

Talde guztien puntuazioa kontsulta dezakezue beheko esteketan:

 “A” MAILAN-2022

“B” MAILAN-2022

ETA AZKENIK…

ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK!!!

Gure eskerik asko “beroooooooenaaaaa” Nafarroako Kirol Elkarteari eta laguntzen ibili zareten guztioai, beti bezala musutruk; besteen artean, mendi taldeko bolondresei, beti laguntzeko prest egoteagatik.

ETA GURE ESKERRIK BEROENA PROBA HAU EGITEA POSIBLE EGIN DUZUEN BOLUNTARIOEI!!

Esker mila aunitz herriko zirrikitu hauek erakustea ahalbidetu diguten guztioi!

GURE WEB ORRIA
… eta nola ez! gure web orria bilakatu partekatzeko erreminta gisa. Dakizuen bezala web orri honetan Uharten dauden baliabide guztiak eguneratuak aurki ditzakezue eta taldeek herrian bertan egiten dituzuen jarduera kulturala, kirola, e.a. bertan argitara dezakezue, eta ez da makala!!!

Herrian eginen diren hurrengo jardueretan topo eginen dugu. Badakizue non aurkitu ditzazkezuen aukerak ez galtzeko:

http://conoce-uharte-ezagutu.info/

Jarrai gaitzazu Facebook-en ATSEGIN DUT klikatuz, Twitter-en @UharteEzagutu.

You may also like...

Leave a Reply

Your email address will not be published.