ZINEMA DOKUMENTALA: TIPULAREN SEHASKA KANTA

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Osteguna, maiatzak 19. 19:00. Kultur Etxea.
Sinopsia: diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarengana joatea ohikoa da kanpoko munduan. Baina preso guztientzat oso bide zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joan da, zer ondorio dituen hobeto ulertzeko. Diskurtso politikotik haratago doan hizkera erabiltzen du, osasunerako eskubidetik kanpo dauden presoek bizi duten babesgabetasuna ikuspuntu emozional batetik aztertuz.
“Tipularen sehaska kanta”” pelikula politikoa baino gehiago film artistikoa da, lehen pertsonan eta erraietatik kontatua. 1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren “Nana de la cebolla” poematik abiatuta, filmak analogia historikoa egiten du: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, ba al du zentzurik gaur egun?
Zuzendari: Lander Garro
Hizkuntza: euskaraz, gaztelaniazko azpi tituluekin.
Prezioa: 2 €. Erosi sarrerak hemen.
Iraupena: 83 min.

You may also like...