3DANCE dantza jaialdia

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

 

Asteazkena, irailak 14. San Juan Plazan. Guztiondako.

Uharte, Atarrabia eta Eguesibarko Udalek sarean sortutako ekimena. Jaialdiak aurten gure herrietako plazak dantzan jarri nahi ditu. Bartzelonako Leftovers konpainiaren hip hop emanaldiarekin emango diogu hasiera jaialdiari, eta ondoren OPEN 3DANCE jarduera berriarekin jarrituko dugu, Nafarroako hiri-dantzako dantzariek gidatutako saio parte hartzailearekin. Animatu dantzatzera gurekin!!!

18:00  “REWIND” with Leftovers (dantza antzerki eta dinamizazio ikuskizuna). Bartzelonatik zuzenean.

Sinopsis: Rewind ikuskizuna denok gara, Leftovers eta publikoaren arteko sinbiosi artistikoa. Orain, inoiz baino gehiago, mundu guztiak dantzaz gozatzea nahi dugu, ikuslea begiratzen duen pertsona bat izateari uztea eta figura aktibo eta artistiko bihurtzea. Eta auskalo, agian sorpresaren bat edo beste izanen da…

18:45  OPEN 3DANCE

Antolatzaileak: Atarrabia, Eguesibar eta Uharteko Udalak.

 

You may also like...