IRTEERA: KAYAK IRUÑAN

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

“Iruñea Piraguismoa” Clubarekin.

Maiatzaren 27a, larunbata.

“Caparrosoko errota” piraguismo Eskolatik Burlatarako bidea hartuko dugu ibaian gora, eta berriro kayak jaitsiera eginen dugu jolasak eta jarduerak eginez, moilaren azpian, pasabideen ondoan dagoen presa gainditu arte.

Irteera: 10:00etan, Ugaztetik. ‘Villavesaz’ eta oinez joanen gara.

Itzulera: 14:00ak inguru leku berera.

Prezioa: 7 €

Leku mugatuak. Betetzen badira, zozketa eginen da. Adin gutxikoek baimena ekarrita.

Izena eman: Maiatzaren 5etik 12ra.

Ordainketak: Maiatzaren 13tik 19ra.

Oharrak: Beharrezkoa da igeri egiten jakitea. Betaurrekoak erabiltzen dituztenak, lotuak eraman beharko dituzte edo aldagelan utzi.

Eraman: Bainujantzia eta mailak edo galtzamotzak eta kamiseta bat (mahuka luzekoa edo motzekoa eguraldiaren arabera) bustitzeko, eguzkitarako krema, zira (hotza ala euria egitekotan), busti daitezkeen oinetako itxiak ala eskarpinak, toalla, ordezko arropa eta oinetakoak.

Antolatzen du: Ugazte-Uharteko Gazte Lokala.

You may also like...