DJ PANXOEK EMANGO DIOTE AMAIERA 2023KO UHARTEKO EGUNARI

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Aurtengo kontzertuetako partaideak, gaur honako hauek aurkeztuko ditugu:

Panxoak. Uharteko bi gazte dira, pandemiaren ondoren musikaren munduan hasi zirenak.

Ismael Itoiz eta Antxoka Olague, hasiberriak baina ilusio handikoak, musikazale handiez osatutako dj seta.

90eko hamarkadako rocketik hasi eta askotariko artista handien egungo musikaraino jotzen dute, musika estilo askorekin: rocka, mexikarrak, reggaetona, musika elektronikoa, euskal musika, punka, ska, popa, gure adinekoen garaiko arrakasta handiak eta abesti dibertigarri eta oso dantzagarriak.

Saioetan ahalik eta musika-estilo gehien biltzen saiatzen dira, publiko guztientzako giroa eta, batez ere, belaunaldi desberdinen dibertimendua lortzeko.

Beren saioetan argi-joko txiki bat egiten dute, eta publikoarekin elkarreragin handia izaten dute.

 

You may also like...