2024KO UHARTEKO EGUNEKO EGITARAUA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

JAITSI EGITARAUA HEMEN

Lortu zurea Uharteko establezimenduetan.

AGURRA

HUARTE, NON KULTURA LORATZEN DEN
Aurten ere, Uharteko Eguna ospatzera elkartzen gara, hori posible egiten duten auzokideen
lanaren, ahaleginaren eta maitasunaren ondorioz.
Bertako artisautza guztia, bertako jendea, kultur taldeak eta egun honetan gozatuko dugun
talentu guztia aintzat hartzera gonbidatzen zaitugu.
Gaur egun gure kaleak eta leku enblematikoak atsegin dituen kulturak, errespetua eta
gozamena gure herrian hazten ari den zerbaiten hazia izango den egun batez dastarazi
gaitzala, egun hau giro oneko, barre ugariko eta bizipen handiko data ahaztezin bihurtuz.
GORA UHARTEKO EGUNA, ANIZTASUNA ETA JENDEA!

Tito Aristregui 2024ko Uharteko Eguneko SUZIRIA JAURTITZAILEA
“Espero dut izan naizen eta izaten jarraitzen dudan musika, Uharteko talde ezberdinetan parte hartzea eta nik une bakoitzean jarri dudan maitasun eta alaitasun berarekin iritsi zaizuela.“

OHARRAK

EL FERIAL PLAZAN EZ UTZI KOTXEA
Gogoan izan Uharteko egunean debekatuta dagoela Ferialeko plaza osoan aparkatzea. Halaber, gogoratu behar da Ferialeko plazan zezensuzkoa egingo dela, eta, beraz, ordutegi horietan bertan ez aparkatzea gomendatzen da. Horrez gain, plaza trafikoari itxiko zaiola jakinarazten da.
UHARTEKO EGUNA GARBIA IZAN DITZAGUN
El Ferial plazan egiten diren herri bazkarien ondoren, mesedez, garbitu erabilitako espazioa. Horretarako zabor-poltsak jarriko dira, besteak beste; plater, botila edota janari hondarrik lurrean ez gelditzeko. Plaza denona da, utzi aurkitu duzun bezala mesedez
ZEZEN SUZKOA
Zezensuzkoan parte-hartzea borondatezkoa dela eta arriskuak dakar, gerta daitezkeen ezbeharretan txikien arduradunak gurasoak dira. Zezen-suzkoak ateratzen dituen txinpartekin arropa erre daiteke, beraz, hau guztia kontutan hartuta arropa egokia eramatea aholkatzen dugu.

AURRETIKO JARDUERAK

ANIMA ZAITEZ ITURRIDANTZA GOGORATZERA!
Iturridantza errepasatzeko tailerra:
Maiatzak 10 eta 17, ostirala, 19:30-20:30 plazaldeko patioan.
Antolatzen du: Ortzondo Dantza Taldea

MAIATZAK 17, OSTIRALA

18:00
UHARTE APAINTZEKO AUZOLANA
Anima zaitez gure herria polita eta dotorea jartzera festari ongi etorria emateko.
San Juan plaza

20:00-22:00
EPSILON ETA MARIACHI ROBERTO ETA JESSI BIKOTEEN KONTZERTUA
Dantzatzeko eta gozatzeko berbena musika
San Juan plaza

MAIATZAK 18, LARUNBATA

09:00
GOIZ-SOINUAK Uharteko gaiteroekin
Ibiltaria

09:30
JOALDUNEN IRTEERA Berdintasuna elkartetik
Ibiltaria

11:00
TOKIKO FERIAREN IREKIERA eta sormen-aisialdi tailerren eta herriko artisten erakusketa.
Plaza San Juan

11:30
PREGOIA ETA HASIERAKO SUZIRIA TITO ARISTREGUI eta Talde eragilearen eskutik.
Uharteko Txalapartarien animazioarekin.
San Juan Plaza

Jarraian
KALEJIRA KULTURALA ETA MUSIKALA
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Uharteko Gaiteroak, Uharteko Jota Eskola, Ortzondo dantza taldea, Uharteko Katuz, Virgen Blanca Abesbatza, Fanfarre Ardanbera eta Uharteko Antzerki Tailerrarekin.
Bukatzean, Hegalariak gimnasia erritmikoko klub dantzak.
Ibiltaria

Jarraian
HERRIKO ARGAZKIA
San Juan Plaza

12:00
MUSIKA ANIMAZIOA Elektropikala elektrotxaranga-rekin
San Juan Plaza

14:00
BAZKARI AUTOGESTIONATUA
El Ferial Plaza

16:00
BINGO SOLIDARIOA Lola Munduko Patinaje Inklusiborako Suedia 2024 Txapelketara eramateko.
El Ferial Plaza

17:00-19:00
HERRI KARAOKEA
El Ferial Plaza

19:30
ITURRIDANTZA HERRIKOIA
Jarraian herriko dantzak.
San Juan Plaza

Jarraian
SAGARDO ETA GAZTA DASTAKETA
Plaza San Juan

21:30
ZEZEN ETA BEHI-SUZKOA
El Ferial Plaza

22:00 – 03:00
KONTZERTUAK Koiuntura+arte, ZajCovers eta DJ Iratxe eta Elia
San Juan plaza

UHARTEKO EGUNA ERRESPETUZ BIZITZEN DA

Bestak pertsona guztiok, gizon zein emakumen, gozatzeko dira.
Gozatu, dantzatu, abestu eta barre egin nahi duzunarekin, libre zarelako.
Eraso sexistarik gabeko Uharteko Egun baten alde.
Eraso baten aurrean laguntza behar izanez gero, deitu:
Larrialdiak SOS NAVARA 112
Udaltzaingoa 609 409 383

You may also like...