#ConoceUharteEzagutu2024 – Puntos 16 y 17.

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

16. Puntua

1. pista 3tik:

Ezegonkortzen ari nintzen, eta sustraitzeko garaia iritsi da.

2. pista 3tik: 

Krainer dut izena eta errekaren bihurgunean kokatu naiz, Areazea inguruan. Bihurgunea da, hain zuzen, nire izateko arrazoia.

3. pista 3tik: 

Bio-ingeniaritzako irtenbide ‘eko-logikoa’ naiz, landare-material biziarekin eraikia (ondoz ondoko plano horizontaletan jarritako enborrak), sustraitzeko gaitasuna dut ezpondak egonkortu eta ibaiko uren higaduratik babesteko.

Horrelakoa nintzen…

Orain, horrela nago…

17. Puntua

1. pista 3tik:

Balea baino handiagoa naiz, ez naiz arraina ordea, baina ezkatak ditut.

2. pista 3tik: 

Nire tonu berdeak urrunetik nabarmen ageri dira, baina ez naiz zuhaitz bat. Gauza bat argi dago, nire auzoko bilduena eta garbiena naizela!

3. pista 3tik: 

Maiatzaren 26an Erripagañako ateak zabalik aurkituko dituzu:

https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/pamplona-comarca/2021/11/15/puesta-marcha-recogida-neumatica-erripagana-lezkairu-arrosadia-entremutilvas-507605-1002.html

You may also like...