#ConoceUharteEzagutu2024 – Puntos 16 y 17.
16. Puntua
1. pista 3tik:
Ezegonkortzen ari nintzen, eta sustraitzeko garaia iritsi da.
2. pista 3tik:
Krainer dut izena eta errekaren bihurgunean kokatu naiz, Areazea inguruan. Bihurgunea da, hain zuzen, nire izateko arrazoia.
3. pista 3tik:
Bio-ingeniaritzako irtenbide ‘eko-logikoa’ naiz, landare-material biziarekin eraikia (ondoz ondoko plano horizontaletan jarritako enborrak), sustraitzeko gaitasuna dut ezpondak egonkortu eta ibaiko uren higaduratik babesteko.
Horrelakoa nintzen…
Orain, horrela nago…
17. Puntua
1. pista 3tik:
Balea baino handiagoa naiz, ez naiz arraina ordea, baina ezkatak ditut.
2. pista 3tik:
Nire tonu berdeak urrunetik nabarmen ageri dira, baina ez naiz zuhaitz bat. Gauza bat argi dago, nire auzoko bilduena eta garbiena naizela!
3. pista 3tik:
Maiatzaren 26an Erripagañako ateak zabalik aurkituko dituzu:






