AISIALDIKO ZUZENDARI IKASTAROA UHARTEN
AISIALDIKO ZUZENDARI IKASTAROA UHARTEN
Urtxintxa Aisialdi Eskolak emana
Urtarrilaren 19tik apirilaren 27ra, larunbatak, 9:00etatik 14:00etara (eta hauetako 3 egunetan 15:30etik 18:30era ere).
Ugazte-Uharteko Gazte Lokalean emanen da.
Prezioa: 400€ Oharra: NKGItik %75-100eko diru-laguntza izanen duzue teorikoa gaindituz gero.
Nori zuzendua: Gutxienez bi urteko esperientzia (edo 250 ordu) duten aisialdiko monitoreei eta, gutxienez, Batxilergoa, Goi Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea izan behar dute.
Informazio gehiago eta izen-emateak, abenduaren 30a arte, igandea, Urtxintxan, Ugazten edo Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitatean.
Antolatzen du: Urtxintxa Aisialdi Eskola.
Laguntzen du: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua, Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitatea eta Uharteko Gaztetxea.