Euskara


Uharteko Euskara Zerbitzua 1989. urteko abenduan hasi zen jardunean. Hizkuntza Normalizaziorako zerbitzua da Uharten bizi diren auzokide guztientzako.
Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen kanpaina eta jarduera guztien helburua euskararen sustapena eta normalizazioa da. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira:

  • Euskararen transmisio kanpaina. Kanpainak belaunaldi berriak euskara ikas dezaten du helburu. Horretarako, familiei material desberdina bidaltzen diegu, euskara familia giroan erabil dezaten.
  • Euskarazko D irakaskuntza ereduan matrikulatzearen aldeko kanpaina. Helburu du haurrek adin goiztiarretik euskaraz ikastea.
  • Haurrentzako jarduerak. Esaterako, Euskaraz Mintza eta Bertsolaritza irakaskuntzan programak, biak ere Virgen Blanca ikastetxe publikoan egiten direnak; udako kanpamentuak, hiri kanpamentuak, eta bideoteka zerbitzua Liburutegi Publikoak kudeatzen duena.
  • Haurrentzako Ipuin Lehiaketa.
  • Euskarazko Produktuen Katalogoa.
  • Zer berri? Udalerrien arteko aldizkaria
  • “Euskara merkataritzan” eta “Euskara zure esku dago” kanpainak. Helburu dute euskararen erabilera dendetan eta elkarteetan sustatzea.
  • Helduen matrikulazio kanpaina, helduok euskara ikastera bultzatzeko.
  • Euskararen Eguna.

Euskara Zerbitzuak, gainera, zerbitzu hauke ere eskaintzen dizkizu:

  • Hizkuntza arloko aholkularitza.
  • Herritarrentzako arreta, administrazio-prozedurak euskaraz izapidetzen laguntzeko eta soziolinguistikarekin zerikusia duten gaien inguruan.
  • Udalerrian erroldaturik dauden helduentzako diru-laguntzak kudeatzea, euskara ikasteko edota alfabetatzeko.
  • Toponimiari eta udalerriko kaleen, plazen eta lekuen izenei buruzko argibideak, bai eta grafia zuzenari buruzkoa ere.
  • Erregistro zibilean izen-abizenak euskaraz erregistratzeari buruzko argibidea.

EUSKARA ZERBITZUA
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.
Helbidea: Udaletxea. San Juan plaza, 1 – 1. PK: 31620.
Uharte (Nafarroa)
Telefonoa: 948 33 10 53
Posta elektronikoa: euskarazerbitzua@uharte.eus

Euskarako informazio guztia ikusi nahi baduzu sakatu HEMEN

Arriba