Osasuna

Sanidad1

Uharten Osasun Etxe bat dago, eta zentro hartara jo beharko duzu, osasun laguntza behar duzun aldioro.

Gure osasun sistema publikoa da, eta gizon- emakume guztiok dugu haren zerbitzuak erabiltzeko eskubidea.

Nafarroan, osasun laguntza publikoa jasotzeko eskubidea izateko, ezinbesteko baldintza batzuk bete behar dira. Horren inguruko informazioa jasotzeko jo dezakezu herriko Osasun Etxera. Lanean hastera bazoaz, gainera, Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbaki bat behar duzu.

Zenbakia Gizarte Segurantzaren bidez edo kontratatzen zaituen enpresaren bidez eskuratuko duzu. Honatx Gizarte Segurantzaren helbidea Iruñean: Yanguas y Miranda, 23-25. Tel.: 948 28 94 00.

Uharteko Osasun Etxeak eskaintzen dituen zerbitzuak:

          Medikuntza orokorra

          Erizaintza kontsulta

          Pediatria

          Gizarte lana

Beste osasun zerbitzu batzuk:

Emakumeari Laguntzeko Zentroa (ELZ): Burlatan zentralizatua, eta Uharteko Osasun Etxetik bideratuko zaituzte.

Berariazko zerbitzua, 23 urtetik beherako gazteentzako: Andraize Zentroa (Iruñeko Txantrea auzoan). "Gazte Programa" izeneko heziketa-programa bat du sexualitateari buruz. Gazte horientzako ordutegia du, eta hitzordua hartuta edo hartu gabe joan daiteke.

Uharteko Osasun Etxearen ordutegia:

-Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Ezinbestekoa da hitzordua eskatzea, harrera jasotzeko. Hitzordua eskatzeko, deitu 948 33 50 33 telefonora, edo bestela, joan Osasun Etxera bertara.

-Larrialdiak: astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian gertatzen diren larrialdietarako, 948 33 50 80 telefonora deitu beharra dago. Era berean, larrialdiak astelehenetik ostiralera artatzen dira, 15:00etatik biharamuneko 8:00ak arte, eta larunbat eta igandeetan, eguneko 24 orduetan. Harrera jasotzeko, aurrez 112 telefonora deitu beharra dago.

LARRIALDIETARAKO TELEFONOA: 112 (Larrialdiak, Anbulantziak, Suhiltzaileak, Foruzaingoa, Babes Zibila…)

JENDEA ZAINTZEKO LAN BURTSA

Enplegu bila ari diren pertsonak inskribatzeko aukera eskaintzen da mendekoak zaintzeko; hau da, adingabeak eta adinekoak zaintzeko. Era berean, familiako kide bat zaintzeko pertsona bat behar duten familiei argibidea ematen zaie. Osasun Etxeak bakar-bakarrik lan burtsa kudeatu eta haren gaineko argibidea ematen du, baina ez da lege kontuez arduratzen (kontratuaz, soldataz, ordutegiez…).

Argibideetarako, eskatu hitzordua Osasun Etxeko Gizarte Langilearekin.

UHARTEKO OSASUN ETXEA

Helbidea: Zarraondoa, z/g

Telefonoa: 948 33 50 33

Arriba