Gizarte Zerbitzua


Uharten erroldatuta dauden auzokide guztientzako zerbitzua da.
Gizarte Zerbitzuak jendeari zuzeneko laguntza ematen dio, hala gizabanako bakoitzari nola taldeei eta erkidegoei, jende guztia gizarteratzen laguntzeko.
Helburu du pertsona erabat eta askatasunez gizartearen baitan garatzen laguntzea, gizabanako bakoitzak gizarte-ongizate eta bizi-kalitate handiagoa izan dezan. Era berean, gizarte-kanporaketari aurrea hartzen eta huraxe ezabatzen saiatzen da.

 

JARDUKETA ESPARRU NAGUSIAK:

Haurrak, Nerabeak eta Gazteak, Familia, Hirugarren Adina, Minusbaliotasuna, Gizarte Kanporaketa eta Esku-hartze Komunitarioa.
Hona hemen zer programa dauden zerbitzuan:

GIZARTE HARRERA ETA ORIENTAZIO PROGRAMA.

Gizarte Laneko langileak arduratzen dira eta beharrean dagoen jendeari zuzendua dago.
Honatx beharrak: ekonomikoa, familiarra, soziala, etxebizitza eta abar.

AUTONOMIA PERTSONALA SUSTATZEKO ETA MENDETASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONEI ARRETA EMATEKO PROGRAMA

Bere helburua da autonomia pertsonala sustatzea, mendetasun-egoerak prebenitzea eta nork bere burua balioesteko zailtasunak dituzten pertsonen eta mendekotasuna duten edo ohiko bizimoduan egoteko arriskuan dauden pertsonen beharrizanei erantzutea, bai eta, behar izanez gero, etxean egotearen ordezko baliabideak eskuratzeko aukera ematea ere.

HAURRENTZAKO ETA FAMILIENTZAKO PROGRAMA

Programaz Gizarte Heziketako langileak arduratzen dira. Programa saiatzen da gizarte heziketan zailtasunak izan ditzaketen familiak aholkatzen, bideratzen eta laguntzen. Era berean, herriko haur eta gazteei zuzendutako jardueren antolaketan edo abiatze prozesuen laguntza parte hartzen du.
Hiri kanpaldiak: Uharteko Udalaren Berdintasun eta Euskara arloekin elkarlanean antolatzen dira, Uharteko herritarrei familia bizitza eta lan bizitza uztartzen laguntzeko.
Inauterietako, Aste Santuko eta udako oporraldietan antolatzen dira, 8:00etatik 14:00etara, eta aukera ematen da jantoki zerbitzua antolatzeko 14:00etatik 15:30era, familiek euren bazkaria ekarriz eta Udala
horretarako leku aproposa jarriz.
Gurasoentzako tailerrak: 0 eta 18 urte bitarte duten aita-amei zuzendua. Espazio honetan parteka daiteke ama edo aita izatea zer esan nahi duen, gure seme-alaben garapenean sakondu, gure emozioak identifikatzen ikasi, eta abar.
Trebetasun sozialen taldea: 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Hainbat jarduera artistiko, plastiko, narratibo, eta abarren bitartez ikasiko dute mugak jartzen, bere burua eta besteena zaintzen, bizi eta sentitzen dutena partekatzen, euren emozioan aske eta espontaneoki adierazten, erlazionatzeko era
ezberdinak bilatzen eta eutsia eta lagundua sentitzen.

Bebeteka
: 0-5 urte artekoak. Gurasoek berek kudeatua (haurrek adin-nagusi batekin egon behar dute).

GIZARTERATZE PROGRAMA

Bizitzako edozein esparrutan arrisku-egoeran dauden pertsonak gizarteratzen laguntzen du, eta era berean, enplegua aktiboki bilatzen lagundu eta orientatzen du.

HIRUGARREN ADINARENTZAKO PROGRAMA.

    • Programaz Gizarte Laneko langileak arduratzen dira eta 65 urtetik gorakoei zuzendua dago. zerbitzu hauek ematen ditu:

1 – Jubiloteka: Bi tailer egiten dira, parte
hartzera animatzen zareten lagunen moteltze
fisikoari eta psikikoari aurrea hartzeko. Horrez
gain, josteta, heziketa eta ezagupen jarduerak
ere egiten dira.

    • PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO TAILERRA
    • OROIMENA LANTZEKO TAILERRA

2 – Podologia: Zerbitzua Uharten erroldatuak dauden 65 urtetik gorakoei zuzendua dago. Plazaldean egiten da. Zerbitzura joateko, aurrez telefonoz deitu behar da hitzordua finkatze aldera: 948 012012. Erabiltzaileek diru-sarreren araberako kuota bat ordaintzen dute.

GIZARTE ZERBITZUA
Ordutegia: goizez, 8:30etik 14:00etara.
Helbidea: San Juan plaza,1, 3. solairua (Uharteko Udala)
Telefonoa: 948 33 32 23
Posta elektronikoa: admon@mssbhuarteyesteribar.org

Arriba