Huarte / Uharte

DATU JAKINGARRIAK

Biztanle kopurua, 2020ko urtarrilaren 1ean: 7.270 uhartear.
Azalera: 3,7km2.
Biztanleria-dentsitatea: 1.965 biztanle/ Km2.
Garaiera: 440 metro, hirigunean.
Anaitasunaren jaiak: Iraileko 3. astelehenaren aurreko larunbata.
Patroiaren eguna: Abenduak 27.
Komunikazioak: Hiru errepideon elkargunean dago: Iruñea inguratzeko PA-30 Ekialdeko
Ingurabidearen, Iruñea-Agoitz-Irunberri.

NA150 eskualde-errepidearen eta Iruñea- Frantzia (Luzaiden barrena) N-135 nazionalaren
elkargunean, hain zuzen. Hiri batzuetara dagoen distantzia: Iruñea: 5,6 Km. Gasteiz: 98 Km.
Donostia: 97 Km. Bilbo: 50 Km. Zaragoza: 190 Km. Baiona: 150 Km
Hiri Garraioa: autobusen zerbitzu publiko bat dago (hemen billabesa esaten diogu).
Autobus horrek Barañain-Iruñea-Burlata-Atarrabia- Uharte ibilbidea egiten du, joan-etorria, alegia.

Urte osoan 12 minutuko maiztasuna izaten du lanegunetan, eta 20 minutukoa, jaiegunetan.
Geografia: Uharte Nafarroako erdigunean dago; Iruñerrian, hiriburuaren ipar-ekialdean,
zehazki. Iparraldean, Esteribar eta Ezkabarte ditu mugakide; ekialdean eta hegoaldean,
Eguesibar; eta. mendebaldean, Atarrabiako eta Burlatako udalerriak.

UHARTEKO HIZKUNTZAK
Huarte2

Gaur egun, Uharten hizkuntza asko mintzatzen dira. Egungo jendarte globalizatuan, gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa, errumaniera, errusiera, wolofera, arabiera, aimara eta abar Uharteko familien arteko komunikazioa eta harreman tresnak dira eta, zalantzarik gabe, kultur aberastasun handi-
handia gure herriarentzako.

Uhartek, gaur egun, berezko bi hizkuntza ditu:
gaztelania eta euskara, alegia.

Gaztelania herriko hizkuntzarik mintzatuena da. Gaztelania nonahi entzun eta ikasiko duzu. Zure inguruko inork, hala ere, gaztelania ulertzeko, hitz egiteko edo idazteko zailtasunik badu, jo ezazu Gizarte Zerbitzuetara
(Udaletxeko 3. solairua) eta gaztelaniazko eskolak doan non jaso jakinaraziko dizute.

Euskara jatorrizko hizkuntza da; mendez mende, ordea, baztertua egon da hezkuntzan, administrazioan, komunikabideetan, e.a. eta, horren ondorioz, gutxiturik gelditu da. Alabaina, ez da inola ere bestea baino gutxiago. Udala bera, esaterako, ahaleginetan aritu da eta, egun ere, eginahaletan dihardu, euskara bultzatzeko eta euskaraz mintzo diren herritarrek hizkuntza-eskubide berberak izan
ditzaten.

Herritarren zati handi batek euskara berreskuratu nahi du. Familia askok seme- alabak euskarazko irakaskuntza-ereduan matrikulatzen dituzte: izan ere, hala Udalaren Haur Eskolan nola Andra Mari Zuria Ikastetxe Publikoan, euskarazko matrikulazioa % 70 inguru da. Ez dira gutxi, bestalde, euskaraz
mintzatzen ikastera animatzen diren helduak: hartara, Zubiarte euskaltegi publikoan edo beste toki batzuetan matrikulatzen dira. Haurrek, bitartean, gero eta aukera gehiago dituzte eskura, euskara eskolatik kanpo erabiltzeko: ludoteka, tailerrak, telebista, antzerkia, zinema…

UHARTEKO UDALA

Udala gure udalerria gobernatzen duen erakundea da; gure udalerriaren interesak administratzen dituen erakundea, alegia.

Uharteko auzokidea zarenez, Udalak zerbitzu sorta bat eskaintzen dizu hainbat alorretan.
Ikusiko duzunez, zerbitzuak Gida honetan zehatz-mehatz azalduta daude (Kultura, Kirolak, Gizarte Zerbitzuak, Gazteria, etab.).

Gure bulegoen bitartez, gainera, gestio eta izapide asko egiteko aukera izanen duzu aurrez
aurre edo telefono bidez. Esaterako:
Katastroko eta Udalaren Biztanle Erroldako ziurtagiriak; egoitza-ziurtagiriak, elkarbizitza
ziurtagiriak, Zirkulazio ordainagirien kopiak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEG),
Katastroa, etab.

ARGIBIDEA makina bat konturi buruz: zerbitzuak, espedienteak izapidetzea, ordenantzak, zergak, ikastaro eskaintzak eta bekak, enplegu-deialdiak, lehiaketa publikoak, agenda, e.a.

KEXAK ETA IRADOKIZUNAK HARTZEA, etab.
Gestio horietako aunitz, era berean, Telefono bidezko Harrera Zerbitzura deituta egin
daitezke; 948 012 012 INFOLOCAL zerbitzua da. Telefono finko batetik deitzen baduzu,
tokiko dei baten kostea izanen du, eta, tarifa laua baduzu, deia doakoa izanen da.

Zerbitzu horren bidez, gainera, baduzu ikastaroetan izena emateko eta sarrerak
erosteko aukera, Udalak egiten duen eskaintzaren arabera.

Zerbitzuak, halaber, udalaz kanpoko argibidea eskaintzen dizu oinarrizko hornigaien
enpresekin egin behar izaten diren izapideei buruz (telefonoa, gasa, elektrizitatea eta ura),
Nafarroako Gobernuarekiko izapideei buruz, osasun zentroekin eta zerbitzuekin egin behar
izaten direnei buruz eta bestelakoei buruz: hezkuntza, garraioa, aisia, elkarteak eta beste.

Udalak, gainera, bi zerbitzu berri ere abiarazi ditu, gestio batzuk erosoago egin ditzazun:
Egoitza Elektronikoa, zure datuen inguruko izapideak eta kontsultak egiteko.

Erregistro Elektronikoa, Internet bidez dokumentazioa igortzeko, Udalaren Erregistro
Orokorrera joan behar izan gabe. Izapide hori egiteko, NAN elektronikoa izan beharko duzu,
edo bestela, ziurtagiri digital aitortua eta baliozkoa.
Udalaren webgunearen www.huarte.es
bidez sartuko zara zerbitzu berri horietan.

*UHARTEKO UDALA:
Helbidea: San Juan plaza, 1. PK: 31620 Uharte (Nafarroa)
Telefonoa: 948 33 07 61 Faxa: 948 33 19 13
Weba: www.huarte.es
Posta elektronikoa: ayuntamiento@huarte.es

ERROLDATZEAREN GARRANTZIA

ZER DA ERROLDATZEA?

Udalaren errolda administrazio-erregistro bat da eta hartan udalerrian bizi ohi diren
auzokide guztiak daude. Zure datuak, beraz, udalerrian bizi zareneko froga dira. Legearen
arabera, pertsona orok du bizi den udalerrian erroldatzeko betebeharra.

ZERTARAKO BALIO DU ERROLDATZEAK?

Erroldatzea udalerrian zenbat denboraz bizi izan zaren ziurtatuko duen agiria izanen da,
zure nazionalitatea edo zure legezko egoera edozein izanik ere; hau da, egoitza duzun ala
ez ziurtatuko du, edo egoitza hori izapidetzen ari dela. Erroldan izena emanda egoteak
udalerriko auzokidea zarela ziurtatzen du.

Erroldatzeko, helbide bat ezarri behar duzu, baina ez da beharrezkoa izanen helbide hori
zure jabetzakoa izatea; hau da, alokairua izan daiteke, edo senitartekoren edo ezagunen
baten etxebizitza (etxebizitzaren jabeak baimena sinatuta, betiere).

Gomendagarria da herrialdez aldatu bezain laster erroldatzea. Izen-ematea Udaletxean
egiten da. Zatoz eta zehatz-mehatz azalduko dizute zer agiri aurkeztu behar diren:

Izapide erraz-erraza da eta errolda-agiria
hainbat gauzatarako eskatuko dizute. Hona
hemen:

  • Erregularizazioa eskatzeko, bai eta egoitza
    eta lan baimenak eskatzeko ere,
  • Osasun laguntzarako txartela eskatzeko,
  • Gidabaimena trukatzeko eskatuko dizute, zure sorlekuarekin hitzarmena egina badago,
  • Ezinbestekoa da zure seme-alaben eskola- inskripzioa egiteko,
  • Eta atzerritarrei datxezkien gainerako
    izapide guztietarako.

Udal Erroldan izena emanik egotea gizartean errotua egotearen froga da, behin betiko
paperak lortzeko; haren bidez, gainera, udal laguntzak eskuratzeko aukera izanen duzu;
gizarte laguntzak, esate baterako. Horra beraz zeinen garrantzitsua den udal errondan izena
ematea.
Ez ahaztu, egoitza-herrialdez aldatzen bazara edo jaio zinen herrialdera itzultzen bazara,
Udaletxera jo beharko duzula udal errondan baja hartzeko.

ERROLDATU AL NAITEKE, PAPERIK EZ IZANIK ERE?

Egoera irregularrean bazaude, ez izan zure helbideari dagokion Udalean erroldatzearen
beldur. Errolda udal barrutian bizi den jendearen erregistroa baita; beraz, ez da
udalerrian bizi diren gizon-emakumeen lege- egoera kontrolatzeko modu bat.

*UHARTEKO UDALA:
Helbidea: San Juan plaza, 1. PK: 31620 Uharte (Nafarroa)
Telefonoa: 948 33 07 61 Faxa: 948 33 19 13
Weba: www.huarte.es
Posta elektronikoa: ayuntamiento@huarte.es

Arriba