Hezkuntza

Eskolatzea derrigorrezkoa eta doakoa da, Nafarroan 6 urtetik 16 urtera bitarte bizi diren pertsona guztientzako.
Atzerritar adingabe guztiek dute, nafar adingabeek bezala, hezkuntza baldintza berberetan jasotzeko eskubidea eta betebeharra. Eskubideak hauxe biltzen du bere baitan: derrigorrezko, doako eta oinarrizko irakaskuntzan sartzeko eskubidea; kasuan kasuko titulazio akademikoa lortzekoa, eta beken eta laguntzen sistema publikoan sartzeko eskubidea.
Bestelako bekak eta eskola laguntzak ikastetxearen beraren bitartez izapidetu behar dira: jantokia, garraioa, eskola-materialak eta abar.

MATRIKULAZIO IZAPIDEAK ETA HEZKUNTZA EREDUAK

Ikastetxeetan aurre-inskripzio aldi bat eta matrikulazio aldi bat daude (otsailetik apirilera bitarte) eta aldi berezi bat ere bai (irail hasieran). Nolanahi ere, udalerrira iriste bazarete behin ikasturtea hasitakoan, baduzue 3 urtetik gorako seme-alaba eskolatzeko aukera; hartara, jo zuzenean ikastetxera
bertara. Ikastetxean esanen dizuete zer agiri aurkeztu beharko dituzuen.
Nafarroako berezko bi hizkuntzak mintzatzen direnez, aukera egin beharko duzue hezkuntza sistemak eskaintzen dizkizuen ereduen artean, zuen seme-alabak ikastetxean lehen aldiz matrikulatzean:

  1. D hizkuntza eredua euskaraz irakasten da osorik, gaztelaniako irakasgaia izan ezik (4 saio astean zehar, LH4. mailatik aurrera) eta 4 saio ingelesez Haur Hezkuntzatik eta 5 saio astean zehar Lehen Hezkuntzan.
  2. A PAI hizkuntza eredua, gazteleraz irakasten da, Haur Hezkuntzatik 11 saio ingelesez astean zehar eta euskara ikasgaiarekin (4 saio astean zehar, Haur Hezkuntzatik). Bere ezarpena mailaz
    mailakoa da eta 2018/19 ikasturtean eredu hau Lehen Hezkuntzako 3. mailan dago jada.
  3. G PAI hizkuntza eredua gazteleraz irakasten da eta, Haur Hezkuntzatik 11 saio ingelesez astean zehar. Bere ezarpena mailaz mailakoa da eta 2018/19 ikasturtean eredu hau Lehen Hezkuntzako
    3. mailan dago jada.

 

HEZKUNTZA ZIKLOAK ETA UHARTEKO IKASTETXEAK

Esquema educación

1. HAUR HEZKUNTZA

Haur Hezkuntzak haurrei garapen fisiko,
afektibo, sozial eta intelektuala lortzen
laguntzea izanen du xede. Era berean,
komunikazioaren eta hizkuntzaren
adierazpideak irakatsiko dira; irakatsi ere,
bizikidetzaren eta gizarte harremanen
oinarrizko arauak, bai eta ingurunearen
ezaugarri fisikoak eta sozialak ere. Haurren
autonomia pertsonala ere sustatzea du xede.
Haur Hezkuntza bi ziklotan antolatua dago.
Lehen zikloa: 0-3 urte. Ziklo hau borondatezkoa
da, diruz lagundua dago, baina ez da doakoa.
Bigarren zikloa: 3tik 6 urtera arte. Ziklo hau
borondatezkoa eta doakoa da.

UHARTEKO 0-3 URTEKO HAUR ESKOLAK
(lehen zikloa)
Ziklo hau derrigorrezkoa ez bada ere, baduzu
zure seme-alabatxoak beren 16 astetik aurrera
eskolatzeko aukera. Zerbitzua diruz lagundua
dago, baina ez da doakoa (ordaindu beharreko tasak familiaren diru-sarreren araberakoak izanen dira).
Lan-metodologia aurkikuntzaren eta esperimentazioaren bidez lantzen da. Taldeak adinaren arabera banatzen dira:
1. BULARREKO HAURRAK: 16 astetik urtebetera bitartekoak
2. IBILTARIAK: 1etik 2 urtera bitartekoak.
3. HANDIAK: 2tik 3 urtera bitartekoak.
Uharten bi hizkuntza-eredu eskaintzen dizkizugu, eta zuk horietako bat aukeratu behar duzu 0 eta 3 urte arteko seme-alabentzako: gaztelaniaz eta euskaraz. Argibideetarako, jarri harremanetan gure eskolekin:

PLAZALDEA HAUR ESKOLA
Hizkuntza eredua: Euskara
Helbidea: San Frantzisko Xabierkoa (2 zenbakiaren parean)
31620 Uharte
Telefonoa: 948 07 30 10
Posta elektronikoa: eihuartehe@huarte.es

UGARRANDIA HAUR ESKOLA
Hizkuntza eredua: Gaztelania
Helbidea: Ugarrandia, 10 – 31620 Uharte
Telefonoa: 948 33 19 25
Posta elektronikoa: eihuartehe@huarte.es

2. HAUR HEZKUNTZA 3-6 URTE (bigarren zikloa) eta LEHEN HEZKUNTZA

3-6 urteko zikloa derrigorrezko irakaskuntza etapa ez bada ere, esan behar da ia familia guzti-guztiek seme-alabak 3 urtetan eskolatzen dituztela. Lehen Hezkuntza prestatzeko etapatzat jo daiteke. Bestalde, Lehen Hezkuntzaren helburua da haur guztiei beren garapena eta ongizatea sendotzeko moduko hezkuntza ematea.
Lehen Hezkuntzak, halaber, aukera eman behar die ahozko adierazpen eta ulermenari buruzko eta idazketari eta kalkuluari buruzko trebetasunak bereganatzeko eta, era berean, gizarterako trebetasunak, lanerako eta ikasteko ohiturak, zentzu artistiko, sormena eta afektibitatea bereganatzeko.
Bina urteko hiru ziklootan antolatua dago:
1. Lehen zikloa (6-7 urte)
2. Bigarren zikloa (8-9 urte)
3. Hirugarren zikloa (10-11 urte)

ANDRA MARI ZURIA IKASTETXE PUBLIKOA
Haur Hezkuntzako (2. zikloa) eta Lehen
Hezkuntzako Ikastetxea Ikastetxea
Hizkuntza eredua: D, PAI A eta PAI G ereduak.
Helbidea: Pérez de Goyena, 12 31620 Uharte
Telefonoa: 948 33 50 57 – Fax: 948 33 50 57
Posta elektronikoa: cp.huarte@educacion.navarra.es
Weba: centros.educacion.navarra.es/cpvirgenblanca

Gu°a Uharte 101

HAUR ETA GURASO HEZKUNTZAKO GURASO ELKARTEAK
Ikastetxeetan Guraso Elkarteetako kide izateko aukera ere badago. Elkarte horiek gurasoak beren seme-alaben hezkuntza prozesuan engaiatzea dute xede, bai eta hobekuntzak lortzea ere: gurasoentzako ikastaroak, ikasleentzako tailerrak, eskola jardueretan eta jaietan parte hartzea, jantoki
zerbitzuak, haurtzaintza, e.a.
Kimua Guraso Elkartea (0-3 urte): Pérez Goyena eta Ugarrandia Haur Eskolak.
Zumedia Guraso Elkartea : Andra Mari Zuria Ikastetxea (D eredua, euskarazkoa)
Urbi Guraso Elkartea: Andra Mari Zuria Ikastetxea (PAI A eta PAI G, gaztelaniazkoa)

3. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH)

Lau urteko iraupena du eta LEHEN HEZKUNTZAren ondotik dator (12-16 urte).
Behar bezalako prestakuntza ematen du hala Batxilergoa nola erdi mailako Lanbide Heziketa
ikasten jarraitzeko.
*Uharten ez dago DBH ikasteko ikastetxerik. Hori dela eta, ikasleek Atarrabiako Petri Atarrabiako Bigarren Hezkuntzako Institutura joan behar dute.

4. LOMCE BATXILERGOA

Batxilergoak bi ikasturte ditu eta lau modalitatez osatuta dago. Modalitateak ezarri dira, ikaslea hala ondotik datozen ikasketei begira prestatzeko nola adin horietako gazteek dituzten interesak, gaitasunak eta jarrerak lantzeko. Honatx lau modalitateak:
Arteak, Teknologia, Naturaren eta Osasunaren
Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak.

5. LANBIDE HEZIKETA (LH)

Erdi Mailako eta Goi Mailako prestakuntzazikloetan antolatua dago.
Erdi Mailako ikasketak 16 urtetik aurrera egiten dira, eta ikasleak titulazio tekniko bat lortuko du.
Goi Mailako Lanbide Heziketa ikasturte bateko eta biko ikasketak dira, eta ikasleak Goi Mailako titulazio tekniko bat lortuko du.

6. UHARTE BHI

Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako institutu publiko bat da eta hezkuntzaproposamen desberdindua eskaintzen die hezkuntza-zailtasunak eta ikasteko arazoak dituzten ikasleei. Ikasleak
Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe batzuetatik bideratzen dituzte herriko hezkuntzaeskaintza horretara. Hezkuntza- eskaintzaren baitan badago berariazko Lanbide Heziketa bat ikasteko aukera eskola- orduen erdietan. Institutuaren ezaugarria, betiere ikasleen beharrak kontuan hartuta;
gainera, txikiagoa da ikasleen ratioa ikasgela bakoitzeko.
Hona hemen Institutuaren hezkuntzaeskaintza:
Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak (HLKP Oinarrizkoa), 2 urteko iraupena du eta helburua da ikasleek DBHko graduatu titulua lortzea Soldadura eta galdaragintzako laguntzailea eta Mikroinformatikako oinarrizko mantentzelanak espezialitateetan; Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak (HLKP Oinarrizkoa), urte 1eko edo 2ko iraupena du eta helburua da ikasleek hasierako lanbide kualifikazio bat lortzea espezialitate hauetako batean: Ibilgailu-konponketako laguntzailea,
Elektromekanikarako mantentze-lanetako laguntzailea, Sukaldaritzako eta Gozogintzako laguntzailea, eta Jatetxeko eta tabernako laguntzailea; Hizkuntzan Murgiltzeko Programa Atzerritarrentzat (HMPA), hizkuntza hitz egiten ez dakiten ikasleentzako; Curriculum Egokituko Programa (CEP), ikasteko zailtasunak eta portaerako zailtasunak dituzten ikasleei zuzendua dago; eta, Erdi Maila Egokitua, 3
urteko iraupena du eta helburua da ikasleek erdi mailako lanbide ziurtagiria lortzea espezialitate honetan: Makineriaren eta linea- eroanbideen instalazio eta mantentze-lan elektromekanikoa.

*UHARTE BHI
Helbidea: Olaz Txipi errepidea, z/g – 31620 Uharte
Telefonoa: 948 33 77 72
Posta elektronikoa: ieshuart@educacion.navarra.es
Weba: https://ieshuarte.educacion.navarra.es/web1/

7. ESKOLA VITAE

Eskola Vitae kirol arloko lanbide heziketako ikasketetarako erreferentzi zentroa da.
Formazio eskaintza %100 kiroletakoa da eta goi mailako eta erdi mailako graduak eta kirol
teknifikazioko ikastaroak eskaintzen ditu. Kirol munduan dauden joera berrietara etengabeko handitze eta egokitzean, Eskola Vitaek gai bakoitzean espezialista den irakasleak ditu eta kalitatezko formazioa
bermatzen du. Zuzendari eta tutore lantalde bat ere badu, ikasleak lagundu eta orientatzeko
arlo akademikoan eta laboralean. “Learning by doing” ekintzan oinarritutako irakats-metodologia jarraitzen dute, ikuspuntu didaktiko integrala suposatzen duena, eta oinarrituta jardueretan, proiektuetan eta praktiketan, ikasleen ikaskuntza prozesua sakonagoa eta aberatsagoa egiteko.
Eskolaren baloreak ikasleen landu behar duten sorkuntzan oinarrituta daude, berritzeko, ekiteko eta bizitza laboralean konponbideak aurkitzeko ahalmena izateko.
Kirolarekiko pasioa eta ongi eginiko lana lagun, kirol teknikari bezala intentsitate hori egunerokoan transmititzen jakiteko. Egokitzeko gaitasunarekin, egoera berriei arrakastarekin aurre egiteko, eta konpromiso dosi handiarekin, bizitzan planteatzen diren helburuekin irmoak eta saiatuak izateko.
Eskola Vitae Nafarroa Uharte herrian kokatuta dago eta Ugarrandia Udalaren Kirol-konplexuan dauden Instalazio bikainak erabiltzen ditu.
Kirol-gune osoa eta erabilera anitzetakoa da eta bertan kirol mota guztiak praktika daitezke.
Formazio hauek eskaintzen ditu: Erdi Mailako Formazio Zikloa, Landa
Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzak Gidatzea.
Goi Mailako Formazio Zikloa, Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza.
Argibide gehiagorako harremanetan jarri Eskola Vitae Nafarroarekin.

Helbidea: San Juan plaza, 5 – 31620 Uharte
Telefonoa: 948 11 90 71
Posta elektronikoa: info@eskolavitae.com

Weba: https://www.escolavitae.com/es/formacion-
profesional-navarra/

Hezkuntzako informazio guztia ikusi nahi baduzu sakatu HEMEN

Arriba