Kultura

Cultura

KULTUR ETXEA

Kultur Etxea kultur eta aisia jarduerak antolatzeko erakundea da eta Uharteko Udalaren mendean dago.

Oroz gain, kulturan eta gizartean parte hartzeko lekua da, eta arte eta kultur ekitaldiak antolatzen ditu. Guretzako, Kultur Etxea topalekua da, harreman-tokia, denon artean gure herriko kultura eraikitzeko leku

aproposa.

Uharten bizi bazara, hilero etxeko postontzian hileroko agenda jasoko duzu, Kultu eta gazteria arloko jardueren berri izan dezazun. Agenda, halaber, Kultur Etxean bertan dago eskura, edo bestela, Gaztelekuan.

Kultur Etxean hauxe aurkituko duzu:

Hileroko arte eta kultur programazioa: erakusketak; antzezlanak eta musikaemanaldiak aretoan nahi plazan, sormen tailerrak, hitzaldiak, haur eta familientzako programazioa, e.a.

Udal lburutegia: txartelaren bidez (doakoa), baduzu bazkide egiteko aukera, liburuak, Espainiako nahiz nazioarteko CDak eta DVDak doan maileguntzan jasotze aldera. Gelak ere badira, ikasteko, egunkaria irakurtzeko, Inteneten doan sartzeko eta haurrek liburuak irakurtzeko eta eskolako lanak egiteko.

Jubiloteka 

Musika Eskola: haurrek eta helduek, urritik ekainera, musika-ikasketak egiten dituzten eta instrumentuak jotzen ikasten dute.

Erretiratuen Kluba: adinekoentzako lekua, elkarrekin egoteko eta beren aisia antolatzeko.

Informatika gela eta wifi eremua: urte osoan, tailerrak antolatzen dira informazioaren teknologia berriak erabiltzen irakasteko: Internet, posta elektronikoa, sare sozialak, etab. Era berean, wifi eremua duzu zure eskura, zure esku-ordenagailuarekin konektatzeko.

Cultura2

ERABILERA ANITZEKO LEKUAK

Udalak aretoak, gelak eta erabilera anitzeko lekuak ditu eskura, Uharteko auzokideen, elkarteen eta taldeen beharrei erantzuteko.

Zerbitzuaren bidez, aretoak doan uzten dira, entseguak egiteko, bilerak egiteko, elkarteen egoitza izateko eta irabazi-asmorik gabeko jarduerak egiteko, betiere herriko auzokideek eta Uharten egoitza duten taldeek antolatutakoak. Horrez gain, aretoak alokairuan uzten dira, xede partikularretarako eta irabazi-asmoa duten jardueretarako, Udalak urtero onesten dituen tasekin bat.

Erabilera Anitzeko lekuek, gainera, bestelako zerbitzuak ere ematen dituzte:

  1. Interneten sartzeko eremua.
  2. Bebeteka eta Ludoteka.
  3. Entsegu-areto intsonorizatua eta entsegu musikaletarako gela.
  4. Sormen tailerrak egiteko gelak.
  5. 2 gela, jarduera fisikoak egiteko.
Cultura4

KULTUR ELKARTEAK ETA TALDEAK

Era berean, gure herriaren kulturaren alde ari diren Uharteko beste pertsona eta talde batzuk ekartzen ditugu, haiekin zure kultur kezkak partekatzeko, haien jarduerak antolatzen laguntze aldera eta zure auzokideak ezagutze aldera.

Kultur arloa-Musika: UHARTEKO TXALAPARTA TAILERRA, UHARTEKO TXISTULARIAK, EPSILON MUSIKA TALDEA, ARDANBERA FANFARREA, VIRGEN BLANCA ABESBATZA, UHARTEKO GAITARIAK, LOS PISTATXOS, ROBERTO IRIGUIBEL ETA YESSI MARIATXI BIKOTEA, KROMLECH ANTZERKI TALDEA ATXAJAUNAK, SONBAHIA, JOTA TALDEA ETA HUTSUN TXALAPARTA.

Kultur arloa – Dantza: AMAIUR DANTZA TALDEA ETA ORTZONDO DANTZA TALDEA.

Kultur arloa – Folklorea: ERRALDOIEN KONPARTSA, UHARTEKO ZANPANTZAR TALDEA, KANTUZ

Hezkuntza: ZUMEDIA GURASO ELKARTEA, URBI GURASO ELKARTEA, K IMUA GURASO ELKARTEA, TXIRRISTA ELKARTEA ETA TXUBINDO NATUR GELA.

Kultur arloa: BERDINTASUNA KULTUR ELKARTEA ETA INZOA ELKARTEA.

Bestelakoak:UHARTEKO ERRETIRATUEN ELKARTEA

Gizarte eta kultur taldeei buruzko argibideak:

http://www.huarte.es/eu/lugar-y-gente/organizaciones-y-asociaciones/culturales/

UHARTEKO KULTUR ETXEA: Virgen Blanca, 2 – 2o.

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara

Atezaintza ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara.

Udako ordutegia: uztail eta abuztuan, 08:00etatik 15:00etara.

Telefonoa: 948 33 50 16 Fax: 948 33 19 13

Posta elektronikoa: cultura@huarte.es

BALIO ANITZEKO ESPAZIOAK: San Juan plaza, 1.

Bulegoen ordutegia: astelehenik ostiralera 15:00etatik 21:00era arte.

Atezaintza zerbitzua: astelehenetik ostiralera 15:00etatik 22:00ra arte.

Udako ordutegia: Uztaila eta abuztuan itxita.

Telefono zenbakia: 948 33 50 16. Faxa: 948 33 19 13

Posta elektronikoa: cultura@huarte.es

Web: www.huarte.es Bestela, FACEBOOKEN: Casa Cultura Huarte.

Kulturako informazio guztia ikusi nahi baduzu sakatu HEMEN
Arriba