Erakunde Interesgarriak

Entidades de Interés1

ERROMESENTZAKO UDAL ATERPETXEA

Apirilaren 1etik maiatzaren 30era dago zabalik, eta Donejakue Bideko erromesei eta kultur taldeei zuzendua dago. Harrera ordutegia: astelehenetik igandera, 13:00- 22:00, etenik gabe. Aterpetxeak, gaur egun, 60 laguni ostatu emateko edukiera dauka, eta minusbaliatuentzako instalazio berariazkoak ere baditu. Sukalde-jantoki handia du eta arropa garbitzeko zerbitzu automatikoa ere bai. Kontsultatu tarifak, lagun eta gau bakoitzeko.

Helbidea: San Juan plaza, 5
Telefono zenbakia: 948 074 329  . Eskuko telefonoa: (Maite) 665555275
Posta elektronikoa:albergue@huarte.es

ZUBIARTE EUSKALTEGIA

Euskaltegia euskaraz mintzatzen irakasteko ikastegi bat da, eta Uharteko Zubiarte Euskaltegia Nafarroako Gobernuaren mendean dago. Helduentzako da eta ikasturtean maila guztiak ematen dira, hainbat modalitatetan (aurrez aurreko eskolak, erdi aurrez aurrekoak, autoikaskuntza) eta hainbat ordutegitan (goizean, arratsaldean, txandaka); halaber, berariazko ikastaroak ematen dira mintzamena hobetzeko, gurasoentzako…; eta, irailean, hainbat ikastaro ere bai: gramatika, ahozkoak, EGA azterketa prestatzekoak…

Helbidea: Mokarte parkea z/g.
PK: 31620 Uharte (Nafarroa)
Telefonoa: 948 36 10 91
Weba: http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/

LIBURUTEGIA

Argibidea eta orientazioa.
Kontsulta eta mailegutza: liburuak, bideoak, CDak, DVDak, CDak eta aldizkariak, hala kontsultatzeko nola mailegutzan uzteko.
Hemeroteka: aldizkariak eta egunkariak.
Interneten sartzea, adin guztietarako.
Bebeteka: 6 urtetik beheko haurrentzako lekua, liburuak gozatzeko; heldu batekin egon behar dute.
Ikasketa gela.
Biblio-igerilekua.
Jendearentzako harrera eta ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 21:00etara (urritik ekainera) eta 8:00etatik 14:00etara (ekainetik irailera).

Helbidea: Virgen Blanca, 2 1.
PK: 31620 Uharte (Nafarroa)
Telefonoa: 948 33 50 43
Posta elektronikoa: biblihua@cfnavarra.es

UHARTEKO MUSIKA ESKOLA

Ikasketak: hizkuntza musikala, abesbatza, instrumentu taldea, pianoa, akordeoia, txistua, biolina, gitarra, perkusioa, flauta, saxofoia, klarinetea….
Helbidea: Virgen Blanca, 2 – 2. (Kultur Etxea) – PK: 31620 Uharte (Nafarroa) Telefonoa: 948 33 50 16 (15:30etik aurrera, astelehenetik ostiralera).
Posta elektronikoa: musica@huarte.es

ERRETIRATUEN ELKARTEA

Herriko adinekoak elkartzeko tokia da. Taberna eta bulegoak ditu. Era berean, txangoak, hitzaldiak, txapelketak, eskulanak eta beste egiten dira.

Helbidea: Virgen Blanca, 2 behea (sarrera San Juan plazan dago)
PK: 31620 Uharte (Nafarroa)
Telefonoa: 948 33 37 12

UHARTE ARTE GARAIKIDEKO ZENTROA

Uharte Arte Garaikideko Zentroa zerbitzua emateko leku bat da, kultura garaikidearen eta gizartearen arteko bitartekaritza lan bat egiten du, eta pertsona orok du bere kultur kezkak han erakusteko aukera. Arteari buruzko ikuskera integratzailean oinarrituta, Zentroak era askotako jarduerak lantzen ditu: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika, literatura, diseinua eta gaur egun sormenaren munduan agertzen diren adierazpide guztiak.

Helbidea: Calvario, 2
PK: 31620 Uharte
Telefonoa: 948 36 14 57
Posta elektronikoa: centrohuarte@centrohuarte.es
Weba: www.centrohuarte.es

NAFARROAKO NUEVO FUTURO ELKARTEA

Duela 40 urtetik ari da haurren eskubideen alde. Haurrentzako gizarte eta hezkuntza programak antolatzen ditu; nazioarteko adopzioak izapidetu eta horri lotutako prestakuntza eskaintzen du, familiak laguntzen ditu, eta nazioarteko lankidetza eta garapenaren aldeko hezkuntza lantzeko proiektuak egiten ditu. Elkarteak, gainera, Nafarroako Gobernuaren hainbat zerbitzu kudeatzen ditu eta boluntariotza programa bat ere badu.

Helbidea: Ugarrandia etorb. 8, behea
PK: 31620 Uharte
Telefonoa: 948 19 85 03
Posta elektronikoa: www.nuevo-futuro.org
Weba: www.nuevo-futuro.org

EUSKAL JAI BERRI ERREMONTE FUNDAZIOA

Erremontea suspertzeko asmotan ari da, Nafarroan sortutako pilota modalitatea baita; bereziki, arlo amateurrean ari da.

Ekimenen artean, Nafarroako hainbat herritan erremonte eskolak sortu ditu, udalekin eta pilota klub eta eskolekin elkarlanean; eskolak sortuko diren herrietan, erremonte jaialdiak antolatzen ditu, bai eta erremonteko monitoreak izateko ikastaroak ere; era berean, Euskal Jai Berri pilotalekuaren instalazioetan, era guztietako kirol eta kultur jarduerak antolatzen ditu.

Helbidea: Itaroa, 3 beheko solairua
PK: 31620 Uharte (Itaroa merkataritza gunearen ondoan).
Telefonoa: 620 24 18 51 Fax: 948 36 14 70
Weba: www.fundacionremonte.org
Posta elektronikoa: info@fundacionremonte.org

UHARTEKO IZOTZ JAUREGIA

Nafarroan dagoen izotz pista bakarra, jarduera ugari eskaintzen dituena: irristatze saio libreak, adin guztietarako izotz irristatze, hockey eta irristatze artistikoko ikastaroak, ikastaro trinkoak, urtebetetze ospakizunak. Zabalik astelehenetik igandera, irailetik maiatzera.

Helbidea:Itaroburua, 5 (Itaroa Mekataritza Gunearen ondoan). 31620-Uharte
Telefonoa: 948337651
Posta elektronikoa: phielohuarte@gmail.com

ITAROA HUARTE SPA & SPORT

Kirol zentroan fitness, kardio eta pisu libreko aretoak daude. Gidatutako jardueren eskaintza zabala. Hortaz gain, zentroan bainuetxe bat dago: kanpoko eta barneko igerileku klimatizatuak, propietate desberdinak dituzte 4 ur-putzu (ur-putzu polarra, ur-putzu gazia, ur-putzu beroa eta sentsazio ur-putzua), bainu turkiarra, ohe termikoak eta ur-oheak eta mota ezberdinetako dutxak. Zabalik astelehenetik igandera.
Estetika Zerbitzua, zerbitzu katalogoz abal batekin: erlax masajeak (delicatessen, ekialdekoak, aromatikoak), masaje estetikoak (murriztaileak, drainatzaileak, sendotzekoak), aparatologia, manikura, pedikura…

Helbidea:Itaroburua, 5 (Itaroa Mekataritza Gunearen ondoan). 31620-Uharte
Telefonoa: 948357742
Posta elektronikoa: spasportitaroahuarte@gmail.com
Weba: www.spasportitaroahuarte.es

 

Entidades de Interés2
Arriba