Kirola

Deporte1Uharteko Udalaren Kirol Zerbitzuak udalerrian kirola kudeatzeaz arduratzen den erakundea da.Haren helburu nagusia Uharten kirola eta jarduera fisikoa sustatzea da, bizimodu osasungarria lortzeko eta, aldi berean, herriko jendearen arteko harremanak bultzatzeko. Hartara, kirol eta jarduera fisiko sorta zaba- zabala eskaintzen dizu, Kirol Zerbitzuak berak kudeatzen dituen kiroldegietan egiteko.Kirolak eta jarduera fisikoak sasoian mantentzen laguntzeaz gain, herriko jendea ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera emanen dizute, kirolean aritzen bazara. Kirol Zerbitzuak, halaber, klubak eta kirol taldeak osatzea sustatzen du; talde horiek 14-15 urtetik gorako lagunek osatutako taldeak izaten dira, eta gustatzen zaien kirolean aritzen dira. Uharten, zehazki, holako kirol talde eta klubak hamaika dira, eta ezagutu nahi zaituzte.

KIROL JARDUERAK

Kirol Zerbitzuak kirol jardueren programa zabala eskaintzen dizu; gehienak urritik ekainera egiten dira, eta adin-taldeen arabera banatuta daude:

Kirol aurreko jokoak (4 eta 5 urte)

Kirol eskolak (6tik 14 urtera arte): futbola, eskubaloia, pilota, gimnasia erritmikoa, gurpil gaineko kirolanitza, atletismoa, arku- tiroa, batudanzz, triatloia, karate eta erremontea.

14 urtetik gorakoentzako jarduerak:

mantentze-gimnasia, pilates, aerobic, zumba, yoga, GAP, latindar dantzak, acuaerobic, spinning, entrenamendu funcionala, tonofit, Trx.

Adinekoentzako jarduerak (55 urtetik gora): gimnasia terapeutikoa eta ariketa fisikoa.

Urritik ekainera, igeriketa-ikastaroak ere antolatzen dira adin eta maila guztientzako.

Uda partean, kirol programa zabala egiten da udal igerilekuetan; hain zuzen, igeriketa eta triatloi ikastaroak antolatzen dira, jolasak, tailerrak eta askotariko txapelketa.

Kirol Zerbitzuak, era berean, halako ekitaldi jakin batzuk egiten ditu urte osoan, herrian bizi den edonorentzako: adibidez, bizikletaren eguna, Uharteko triatloia, izotz-patinajearen eguna, kirol astea, etab.

EZ DA BEHARREZKOA egoitza-baimena edo erroldatze-agiria izatea jardueretan aritzeko.

KIROL INSTALAZIOAK

Ugarrandia kirol instalazioak: igerileku estaliak eta estali gabeak, pilotaleku luze estalia eta pilotaleku motz estali gabea, kiroldegia, berezko belarra duen futbol-zelaia, fitness-aretoa, erabilera anitzerako hainbat gela, sauna finlandiarrak eta lurrunezko bainuak, berdegunea, askaldegiak eta haur parkea.

Aretako kirol eremua: belar artifizialeko futbol-zelaia, skate pista, saskibaloi-zelaia eta atari zabaleko aparatu-ibilbidea.

TOKI-ALAI pilotalekua

Uharte Izotz Jauregia: Nafarroan dagoen izotz pista bakarra, jarduera ugari eskaintzen dituena: irristatze saio libreak, adin guztietarako izotz irristatze, hockey eta irristatze artistikoko ikastaroak, ikastaro trinkoak, urtebetetze ospakizunak.

Helbidea eta kontaktua: Itaroburua, 5 (Itaroa Mekataritza Gunearen ondoan). 31620-Uharte, tfno. 948337651, phielohuarte@gmail.com

Zabalik astelehenetik igandera, irailetik maiatzera.

Itaroa Uharte Spa&Sport: Kirol zentroan fitness, kardio eta pisu libreko aretoak daude. Gidatutako jardueren eskaintza zabala. Hortaz gain, zentroan bainuetxe bat dago: kanpoko eta barneko igerileku klimatizatuak, propietate desberdinak dituzte 4 ur-putzu (ur-putzu polarra, ur-putzu gazia, ur-putzu beroa eta sentsazio ur-putzua), bainu turkiarra, ohe termikoak eta ur-oheak eta mota ezberdinetako dutxak.

Estetika Zerbitzua, zerbitzu katalogoz abal batekin: erlax masajeak (delicatessen, ekialdekoak, aromatikoak), masaje estetikoak (murriztaileak, drainatzaileak, sendotzekoak), aparatologia, manikura, pedikura,….

Helbidea eta kontaktua: Itaroburua, 5 (Itaroa Mekataritza Gunearen ondoan). 31620-Uharte, tfno. 948357742, spasportitaroahuarte@gmail.com, www.spasportitaroahuarte.es

Zabalik astelehenetik igandera.

Kirol instalazioak erabiltzeko eta alokatzeko aukerei buruzko argibideak jasotzeko, jarri harremanetan Kirol Zerbitzuaekin.

HERRIKO KIROL KLUBAK

Ondoren, herriko klub eta kirol talde guztien zerrenda zehatza ageri da. Haiekin hitz egin nahi baduzu, deitu Kirol Zerbitzura eta haiekin harremanetan jarriko zaitugu.

http://www.huarte.es/eu/lugar-y-gente/organizaciones-y-asociaciones/deportivas/

Uharte Eskubaloi Taldea: gizonezkoen eskubaloia eta emakumezkoak.

Saskibaloi kirol – kluba: gizonezkoak, senior kategoria.

Itaroa Huarte kirol – kluba: Futbola.

Huarco: arku-tiroa.

Uharteko Ipar Ski Taldea: iraupen-eskia.

Huarte Pelotazale kluba: bi atal ditu eskupilota eta tresna.

Uharteko txirrindulari taldea

Hiru Herri Atletiko Taldea: Atletismoa, Uharteko, Burlatako eta Atarrabiako udalerriak hartzen ditu.

Uharte erritimika kluba: Gimnasia erritmikoa.

Club Eskola Karate Uharte: Karatea.

Uharte Izotz Taldea. Bi atal daude: hockeya eta irristatze artistikoa.

Uharteko Mendi Taldea: mendi-irteerak, hainbat zailtasun-maila, garaiaren eta lekuaren arabera.

Udalaren Kirol Zerbitzua (kiroldegia):

(Ugarrandia kirol instalazioetan)

Bulego orduak: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara

Helbidea: Ugarrandia etorbidea, 2. Uharte

Telefonoa: 948 33 19 01

Fax: 948 33 20 01

Posta elektronikoa: deportes@huarte.es
Deporte2

Kiroletako informazio guztia ikusi nahi baduzu HEMEN sakatu

Arriba