Gazteria


UGAZTE-UHARTEKO GAZTE LOKALA

Uharteko Gazteen lekua da. Udalak kudeaturik, gazte jendearen beharrei erantzun nahi die; horrekin batera, gazteen garapen pertsonala bultzatzea eta gazteek herriko bizitzan parte hartu eta eragin dezaten lortzea, bai eta gazteen arteko elkartegintza sustatzea ere.

Nagusiki, 12 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua dago, eta Gaztelekuan adin, jatorri, kultura, sinesmen eta ideologia desberdineko jendea elkartzen gara; horregatik, ikusiko duzu denetariko jarduerak antolatzen ditugula.
Hileroko txangoak: eskiatzera, Port aventura, Donostia, Nafarroa Oinez, etab.
Ikastaroak eta tailerrak: antzerkia, Aisia eta Denbora Libreko monitorea, dantzak, eskulanak, edo beste batzuk.
Prebentzio programak: sexualitatea, kontsumo arduratsua, jaibusa, indarkeriari aurrea hartzea, e.a.
Txapelketak, gazte arteari buruzko ekitaldiak, graffitia, kontzertuak, sormen aisia lantzeko tailerrak, e.a.
Udako kanpamentuak eta Europar Proiektuak, Uharteko elkarteekin eta gazte taldeekin elkarlanean (trukaketak, Europar Boluntarioen Zerbitzua…).


ETA ZUK ZERORREK PROPOSATU EDO ANTOLATU NAHI DUZUN GUZTIA!!!

Honetaz gain, enpleguari begira urtean zehar formazio praktikoa ere ematen dugu: ostalaritza, merkataritza, biltegi laguntza jarduerak…

Eta behar izanez gero, bi programa berriak kudeatzen ditugu: Gazte Psikoasesoria (orientazio profesionala, anonimoa, konfidentziala eta doakoa) eta Ikasgiro programa (zure ikasketekin laguntzeko eta orientatzeko).
Horrez gainera, Gazteen Informazio Bulegoa ere bada, eta gaztea zaren aldetik (edo
gazte elkarte gisa) interesatzen zaizkizun eta kezkatzen zaituzten gai guztien gaineko aholkuak eta argibideak emanen dizkizugu.
Bestalde, 4 ordenagailuz osaturiko zibergela bat aurkituko duzu zure eskura.
Aldi berean, herriko koadrilen topalekua da, jokoak daude, bai eta mailegutzan uzten den material hezigarria ere.
Gelak uzteko zerbitzua ere izanen duzu eskura, zuk nahi dituzun jarduerak garatzeko (entseguak, bilerak, e.a.).
Eta, azkenik, nahi baduzu, herriko gazte elkarteek eta taldeek egiten dituzten jardueretara hurbilduko zaitugu.
Hona hemen taldeak: Ekhi, Piztu, Tatarika Tun Batukada eta Munduko Argia gazte elkarteak; Pil-pilean
gazte feminista taldea, Eraiki koadrilen taldea; Elektropikala Elektrotxaranga, Lubaki eta Sin Etiqueta musika taldeak, Burubako gazteen antzerki taldea, Cantamañanas arte taldea…

Uharteko kultur eta gazte elkarteei buruzko argibideak:
http://www.huarte.es

INTERESATZEN BAZAIZU, BADAKIZU, ZATOZ!!!
Honatx gure neguko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 21:00etara.
Ostiral, jaiegun bezperak (astegunetan), igandeak eta jaiegunak, 17:00etatik 22:00etara.
Larunbatetan, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 22:00etara.
Eta, udan (ekainaren 15etik herriko jaiak bukatu arte):
Astelehenetik ostiralera, eta igandeetan: 18:00etatik 22:00etara.
Larunbatetan, 11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 22:00etara.
Eta, ezer behar baduzu, Gazteria arloko Teknikariak harrera eginen dizu, 9:00etatik 14:00etara, Ugazten bertan.

UGAZTE-UHARTEKO GAZTE LOKALA
Helbidea: Leandro Azcárate no1 CP 31620 Uharte (NAFARROA)
Telefonoa: 948 33 34 31 /629977030
Posta elektronikoa: juventud-gazteria@huarte.es
Gainera, Uhartekoa bazara edo eskatzen badiguzu, hilero agenda iritsiko zaizu etxeko postontzira, Uharteko gazte eta kultur jarduera guztien berri emateko.
Bestela, sare sozialetan ere harrapatuko gaituzu, eta egiten dugun guztia ikusiko duzu…

Euskarako informazio guztia ikusi nahi baduzu sakatu HEMENArriba