Berdintasuna


Uharteko Udaleko Berdintasun zerbitzuak herriko udal Berdintasun politika publikoak bultzatu, diseinatu, antolatu, kudeatu eta ebaluatzen ditu.
Baita, Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren inguruan sentsibilizazioa, informazioa eta aholkularitza ekintzak eskaintzen ditu, bai barrura begira (udaleko arlo eta langileei), baita kanpora begira ere (herritarrak, elkarteak eta kolektiboak).
Zerbitzu honek Berdintasun aukerarako eskubidea tokiko eremuan txertatzea bultzatzen du, emakume eta gizonek gizarteko esfera ezberdinetan askatasunez parte hartu ahal izateko; ekonomia, politika, kultura, gizartea, kirolak, eta abar. Ikusgarritasun, autonomia eta ardura berarekin. Barne daude
ere bizitzaren eta lanaren bateragarritasuna errazteko ekintzak eta erantzunkidetasuna bultzatzen dutenak.

Berdintasun zerbitzuaren esku hartze lana 4 ardatz nagusietan antolatzen da:
– Tokiko Gobernamendua eta Genero- zeharkakotasuna
– Emakumeen kontrako indarkeria
– Zaintza, erantzunkidetasuna eta eginkizunak bateratzea
– Emakumeen ahalduntzea, parte- hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa

Hortaz gain, berdintasunarekin harremana duen edozein gaia dela eta Andre Mari Emakume taldera jo dezakezu. Elkarte honek lan garrantzitsua egiten du zentzu honetan eta urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu. Baita Pil- Pilean elkartea, talde gazte, mistoa eta feminista. Ekintza, kanpaina eta beste ekintza batzuen bitartez gazte eta herritarren artean berdintasunean oinarritutako gizarte baten
aldeko borrokaren garrantzia zabaltzea dute helburu. Hauekin Berdintasun zerbitzuaren bitartez harremanetan jarri zaitezke.
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako telefonoak eta baliabideak.

Emakumeen aurkako indarkeriaren edo eraso sexisten aurrean, zerbitzu hauetara jo dezakezu:
– Larrialdiak edo egoera larriak: 112 SOS Nafarroa
– Uharteko Udaltzaingo zerbitzua: 948 333 552 – 609 409 383
– Genero-indarkeriaren arretarako doako telefonoa 016
– Nafarroako Biktimei Laguntzeko Zerbitzua:

  • Biktimei orientazioa eta arreta
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara
  • Telefonoak: 848 42 33 76 / 848 42 13 87 / 848 42 76 71
  • Bulegoa: Iruñeko Justizia jauregia, Elio epailearen plaza, 1, behea

-Emakumeei arreta juridikoa emateko zerbitzua (SAM)

  • Berehalako laguntza zerbitzua: 112 SOS
    Nafarroaren bidez, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.
  • Aholkularitza juridikoko zerbitzu orokortua: genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala
    emateko taldeetan hitzordua eskatuta.
    Telefonoak: 948 00 49 52 eta 948 00 49 53

-Genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko zerbitzua (EAIV)
Kontaktua: 948 00 49 52 eta 948 00 49 53 / eaiv.comarca@pauma.es

– Uharte eta Esteribarko Gizarte Zerbitzien Mankomunitatea:

  • Kontaktua: 94 33 32 23 /
    admon@mssbhuarteyesteribar.org

Kontaktu datuak:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara
Helbidea: San Juan plaza, 1 – Uharte (Nafarroa)
Telefonoa: 948 33 07 61
E-maila: berdintasuna.igualdad@huarte.es

Berdintasunari buruzko informazio guztia ikusi nahi baduzu egin klik  HEMEN
Arriba