“PERDIENDO EL JUICIO” ANTZERKI LANA OSTIRAL HONETAN KULTUR ETXEAN
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta “PERDIENDO EL JUICIO” antzezlanaren emankizuna antolatu du Uharteko Udalak ostiral honetan.
LEKUA: Uharteko Kultur Etxea
DATA: OSTIRALA, AZAROAK 29.
ORDUA: 19:30
SARRERA: 2,00 €
- On-line: https://es.patronbase.com/_Huarte/Productions
- Takillan: astelehenetik ostiralera 17:00-21:00
“Perdiendo el juicio” jatorrizko sorkuntza den gaur egungo tragikomedia musikal bat da. Sexu-abusuen eta bortxaketen epaiketak eta kondenak hausnartzen dira. Genero ikuspuntuak legeetan, egoera berriei moldatzearen beharra, epaile matxistak, aurreiritziz beterik dauden galdeketak, biktimaren biktimizazioa, gizartearen epaiketa paraleloa, patriarkatua, hipokrisia.
Komedia erreala, ausarta, zeharo indarrean dagona eta gaur egungoa. Gogoeta bilatzen dugu, esloganetan eta esaldi eginetan erori gabe, ikuskizun oportunista batean bihurtuko bailitzateke, ikuskizun konprometitu bat izan ordez. Perdiendo el juicio Tdiferenciaren azken apustua da bere bataila feminista partikularran, umorea, musika, amodioa, cabareta eta publikoaren topaketa.
ESTREINALDIA: Villava 2019ko urriaren 20an
IRAUPENA: 75 minutu
ZUZENDARITZA: Maite Redin
EKOIZPENA: Tdiferencia eta Teatro El Cuervo
Antzezleak: Nerea Bonito, Ainhoa Ruiz, Adriana Olmedo, Sergio Gayol, Alejandro Hidalgo
EGILEA: Maite Redin
ARGIZTAPENA: Acrónica
musika: Jon Zabala eta Adriana Olmedo
EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Conchi Redin
BANAKETA: Tdiferencia
Hizkuntza: gaztelania