IRTEERA: IPAR ESKI LARRA-BELAGUAN
Urtarrilaren 29a, larunbata.
Adina: 12 – 30 urte bitarteko gazteak (gazteenak, 2009an jaiotakoak).
Irteera: 08:10ean, Zubiarte 26ko bus geltokitik, farmaziaren ondoan.
Itzulera: 18:45ak aldera Zubiarte 21eko bus geltokira, Vizcay tabernaren ondoan.
Prezioa:
Uhartekoak | 20 € |
Kanpokoak | 30 € |
Hauek barne: forfait, ekipo alokairua (eskiak, bastoiak eta botak) eta autobusa.
Eraman: Elurretako berokia, jertse polarra (edo antzekoa), txandala (edo arropa erosoa), eguzki betaurrekoak, eguzki-krema, txanoa eta eskularruak, ogitartekoak (gosaria, bazkaria, askaria), aldatzeko arropa (kamiseta, barruko arropa, galtzak, jertsea eta galtzerdiak), NANa (edota nortasun agiriren bat) eta osasun-txartela (Osasunbidea).
Izen-ematea: urtarrilaren 10etik 14ra.
Ordainketak: urtarrilaren 15etik 20ra.
Leku mugatuak.
Uharte, Aranguren Ibarra eta Atarrabiako Gazteria Sailek antolatua.