#ConoceUharteEzagutu2022 – 8, 9 eta 10. puntuak
8. Puntua
1. pista 3tik:
Malko errezeko lehengusu bat daukat.
2. pista 3tik:
‘Salix alba’ bezala ezagutzen naute mundu mailan eta “irla” honen hegoaldeko bazterrean aurkituko nauzu zure zain.
3. pista 3tik:
Altzutzateko ur-emariari begira gustura egoten naiz eta azken boladan ederki kotizatutako beste likido baten ondoan bizi naiz orain.
9. Puntua
1. pista 3tik:
Uraren zurrumurruak inguratzen nau
2. pista 3tik:
Presaren atzean ezkutatuta, mizpirondo batek bidea seinalatzen dizu.
3. pista 3tik:
Antzina, “ibaiaren kaleko pasabidea” deitzen zitzaion.
10. Puntua
1. pista 3tik:
Hipster erako burezur batek rockaren DNA salatzen digu.
2. pista 3tik:
Nora doaz beren musika-tresnekin fabrika eta kamioi artean oinez?
3. pista 3tik:
Barracuda deitzen didate, baina ez naiz arrain bat, musika sortzeko 23 areto dituen espazio bat baizik.