Erakunde Interesgarriak

ZUBIARTE EUSKALTEGIA

Euskaltegia euskaraz mintzatzen irakasteko ikastegi bat da, eta Uharteko Zubiarte Euskaltegia Nafarroako Gobernuaren mendean dago. Helduentzako da eta ikasturtean maila guztiak ematen dira, hainbat modalitatetan (aurrez aurreko eskolak, erdi aurrez aurrekoak, autoikaskuntza) eta hainbat
ordutegitan (goizean, arratsaldean, txandaka); halaber, berariazko ikastaroak ematen dira mintzamena hobetzeko, gurasoentzako…; eta, irailean, hainbat ikastaro ere bai: gramatika,
ahozkoak, EGA azterketa prestatzekoak…
Helbidea: Mokarte parkea z/g. PK: 31620 Uharte (Nafarroa)
Telefonoa: 948 36 10 91
Weba: http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/

LIBURUTEGIA

Argibidea eta orientazioa. Kontsulta eta mailegutza: liburuak, bideoak, CDak, DVDak, CDak eta aldizkariak, hala kontsultatzeko nola mailegutzan uzteko.
Hemeroteka: aldizkariak eta egunkariak.
Interneten sartzea, adin guztietarako.
Bebeteka: 6 urtetik beheko haurrentzako lekua, liburuak gozatzeko; heldu batekin egon behar dute.
Ikasketa gela.

Jendearentzako harrera eta ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 21:00etara (urritik ekainera) eta 8:00etatik 14:00etara (ekainetik irailera).
Helbidea: Virgen Blanca, 2 – 1. – PK: 31620 Uharte (Nafarroa)
Telefonoa: 948 33 50 43
Posta elektronikoa: biblihua@cfnavarra.es

ERRETIRATUEN ELKARTEA

Herriko adinekoak elkartzeko tokia da. Taberna eta bulegoak ditu. Era berean, txangoak, hitzaldiak, txapelketak, eskulanak eta beste egiten dira.
Helbidea: Virgen Blanca, 2 – behea (sarrera San Juan plazan dago) – PK: 31620 Uharte (Nafarroa)
Telefonoa: 948 33 37 12

UHARTE ARTE GARAIKIDEKO ZENTROA

Uharte Arte Garaikideko Zentroa zerbitzua emateko leku bat da, kultura garaikidearen eta gizartearen arteko bitartekaritza lan bat egiten du, eta pertsona orok du bere kultur kezkak han erakusteko aukera. Arteari buruzko ikuskera integratzailean oinarrituta, Zentroak era askotako jarduerak lantzen ditu: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika, literatura, diseinua eta gaur egun sormenaren munduan agertzen diren adierazpide guztiak.
Helbidea: Calvario, 2 – PK: 31620 Uharte
Telefonoa: 948 36 14 57
Posta elektronikoa: info@centrohuarte.es
Weba: www.centrohuarte.es

NAFARROAKO NUEVO FUTURO ELKARTEA

Nafarroako Nuevo Futuro elkarteak 45 urte daramatza hau eta gazteen eskubideak defendatzen eta sustatzen. NNFE-k Nafarroako Gobernuarentzat 9 Etxe Funtzional kudeatzen ditu, baita adopzio eta harrerako familientzako laguntza zerbitzua (Safaya). Nafarroan eta beste lurraldeetan ere proiektu gizarte- hezitzaileak garatzen ditugu, Nazioarteko Kooperazio programekin batera. Eskubideen
ikuspuntutik, hauek dira azpimarratzen ditugun ekintza lerroak: Garapenerako Hezkuntza/ Herritartasun Globala, Pedagogia Trinkoa, Kale Heziketa, Gazte Aktibazioa eta Emantzipazioa,
“Eskola eta kalearen artean” eta nazioarteko eta herri sareen garapena. Egun, gure Gizarte-heziketa Berritzailearen Laborategiak aukera ematen digu gerora lurraldearekin partekatzen diren metodologiak diseinatu, garatu eta sistematizatzeko. Uharten ekintza batzuk egiten ditugu arlo komunitarioan:
Mobileschool-Kale heziketa, Pasarelas-Gazte Aktibazioa, ea.
Helbidea: Ugarrandia etorb. 8, behea – PK: 31620 Uharte
Telefonoa: 948 19 85 03
Posta elektronikoa: navarra@nuevo-futuro.org
Weba: www.nuevo-futuro.org/
www.laboeduca.org
www.espaciokrea.org

ALPA – EGUNEKO ZENTROA

Familiei eta inguruneari laguntza emateko Zentro Gerontologiko Terapeutiko bat da, modu anbulatorioan, adineko pertsonei edo mendekotasuna dutenei arreta integrala eta espezializatua ematen duena, bere gain hartuz kooperazioa, parte-hartzea, enpatia, epeltasuna, gizarte erantzukizuna eta
berrikuntza bezalako baloreak.
Eskaintzen dituen zerbitzuak: egitasmo eta hitzaldi desberdinak, familia bitartekaritza, familia arreta, kardio-babestutako gunea, jarduera fisikoa (Siel Bleu) eta bestelako jarduera eta terapiak.
Ordutegia: neguan 09:00-18:00 eta udan 09:00-19:00.
Helbidea: Ugarrandia Etorb., 6 – Behea – PK: 31620 Uharte.
Telefonoak: 948 11 81 96 / 662 533 077
Weba: www.centrodediaalpa.es
Posta elektronikoa: info@centrodediaalpa.es

EUSKAL JAI BERRI ERREMONTE FUNDAZIOA

Erremontea suspertzeko asmotan ari da, Nafarroan sortutako pilota modalitatea baita; bereziki, arlo amateurrean ari da.
Ekimenen artean, Nafarroako hainbat herritan erremonte eskolak sortu ditu, udalekin eta pilota klub eta eskolekin elkarlanean; eskolak sortuko diren herrietan, erremonte jaialdiak antolatzen ditu, bai eta erremonteko monitoreak izateko ikastaroak ere; era berean, Euskal Jai Berri pilotalekuaren instalazioetan, era guztietako kirol eta kultur jarduerak antolatzen ditu.
Helbidea: Itaroa, 3 – beheko solairua – PK: 31620 Uharte
(Itaroa merkataritza gunearen ondoan).
Telefonoa: 620 24 18 51 Fax: 948 36 14 70
Weba: www.fundacionremonte.org
Posta elektronikoa: info@fundacionremonte.org

IPARTENIS

Familiei, gazteei, beteranoei eta tenis eta padel mundura hurbildu nahi duen orori zuzenduriko zentru globala da. Aisialdia, araututako kirol heziketa, gizarte kirola, eskola laguntza, gurpildun-aulkiko tenisa eta kirol teknifikazioa elkartzen dituen zirkulua da.
Instalazioetan badaude hiru tenis pista eta hiru padel pista.
Helbidea: Ugarrandia Etorb., 2 – 31620 Uharte (Ugarrandia
kirol instalazioen barruan).
Telefonoa: 610 636 006
Weba: www.ipartenis.com
Posta elektronikoa: somos@ipartenis.com


Arriba