“3DANCE” I. LEHIAKETA KOREOGRAFIKOA.

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Estilo desberdinak jasotzen dituen dantza jaialdiak: garaikideko dantza, dantza bertikala, hip-hop, capoeira, flamenko-fusioa, jazz, etab.

Jaialdia hiru egunetan garatuko da, 19:00-22:00 ordutegian.

  • Ekainaren 28an, asteartea: Uharte.
  • Ekainaren 29an, asteazkena: Atarrabia.
  • Ekainaren 30ean, osteguna: Sarriguren (Eguesibarko Udala)

UHARTEN: ekainaren 28an, asteartean, San Juan plazan.

19:00etan. koreografia lehiaketaren lehenengo finalaurrekoa.

20:30ean. SENTINEL dantza profesionalen ikuskizuna Senpü – Chey Jurado konpainiarekin.

SENTINEL ikuskizunak dantzaren bitartez kontatzen dizkigu munduko tribu basatienetako baten gertaerak eta sentsazioak. Ikuskizuna saiatzen da gizon-emakume hauen ikuspuntua erakusten, zergatik gauza materialak edukitzeko edozein atxikimendu mota uxatzen duten, soilik garrantzia emanez inguruak eskaintzen dizkigun  oinarrizko beharrei: lurra, airea, ura eta sua.

Sarien banaketa: ekainaren 30ean Sarrigurenen. Epaimahaiaren saria: 1.000€ eta publikoaren saria: 500€.

Izen ematea: festival3dance@gmail.com

Informazio gehiago: Facebook: casa cultura Huarte.

Antolatzaileak: Atarrabiako, Eguesibarko eta Uharteko udalak.

Diru-laguntza: Nafarroako Gobernua, erkidetutako egitaraua.

You may also like...