INAUTERIETAKO HIRI KANPALDIAK
Martxoaren 4, 5 eta 6
ORDUTEGIA: 8:00etatik 14:00etara, baina sartzeko ordutegia malgua izanen da: 8:00etatik 9:15era.
Euskarazko eta Gaztelaniazko taldeak.
Plaza kopurua: Plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta, gehienez ere, 30 haur. Hizkuntza ereduaren arabera banatuko dira. Matrikula kopuruagatik ezinezkoa bada talde desberdinduak osatu, talde elebidunean elkartu ahalko dira.
Matrikulazioa: AURRE-INSKRIPZIOAK 948 012 012 telefonoan: otsailaren 4tik 8ra.
Aurre-inskripzio kuota: 16,50€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.
Plazak KONFIRMATZEA 948 012 012 telefonoaren bitartez: otsailaren 14tik 15era
Matrikulak: otsailaren 18tik 22ra, Udaletxeko erregistro orokorrean.
Aurkeztu beharreko agiriak:
-
- Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua).
- Osasun txartelaren fotokopia.
- IBAN – Kontu zenbakia.
- 2017ko errenta aitorpena erroldatutakoentzat, aldez aurretik Udaleko erregistroan aurkeztu ez dutenen kasuan soilik. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.
Prezio publikoa (3 egun):
- 5.000 € bitarteko PCE – 16,50€.
- 5.001 eurotik 8.000 eurora bitarteko PCE – 27,50€.
- 8.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko PCE – 34,00€.
- 10.001 eurotik 15.000 eurora bitarteko PCE – 37,50€.
- 15.001 eurotik 20.000 eurora bitarteko PCE – 41,50€.
- 20.001 eurotik gorako PCE – 45,50€.
- Erroldatu gabeak – 70,50€.
- Jantoki zerbitzua (14:00-15:30), bazkaria etxetik ekarrita. Prezioa 14,00€ (gutxienez, 8 haur) eta 7,50€ (gehienez, 15 haur begiraleko) artean ibiliko da.
Argibide gehiago www.huarte.es eta 948 33 32 23 (Gizarte Zerbitzua) eta 948 33 07 61 (Berdintasun Zerbitzua) telefonoetan.
Antolatzailea: Uharteko Udala, Berdintasuna, Euskara, Kultura eta Gizarte Zerbitzuko (Haurtzaroa eta familia) arloen bitartez.