INAUTERIETAKO HIRI KANPALDIAK

  Martxoaren 4, 5 eta 6

ORDUTEGIA: 8:00etatik 14:00etara, baina sartzeko ordutegia malgua izanen da: 8:00etatik 9:15era.

Euskarazko eta Gaztelaniazko taldeak.

Plaza kopurua: Plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta, gehienez ere, 30 haur. Hizkuntza ereduaren arabera banatuko dira. Matrikula kopuruagatik ezinezkoa bada talde desberdinduak osatu, talde elebidunean elkartu ahalko dira.

Matrikulazioa: AURRE-INSKRIPZIOAK 948 012 012 telefonoan: otsailaren 4tik 8ra.

Aurre-inskripzio kuota: 16,50€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

Plazak KONFIRMATZEA 948 012 012 telefonoaren bitartez: otsailaren 14tik 15era

Matrikulak: otsailaren 18tik 22ra, Udaletxeko erregistro orokorrean.

Aurkeztu beharreko agiriak:

    • Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua).
    • Osasun txartelaren fotokopia.
    • IBAN – Kontu zenbakia.
    • 2017ko errenta aitorpena erroldatutakoentzat, aldez aurretik Udaleko erregistroan aurkeztu ez dutenen kasuan soilik. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

 

Prezio publikoa (3 egun):

  • 5.000 € bitarteko PCE – 16,50€.
  • 5.001 eurotik 8.000 eurora bitarteko PCE – 27,50€.
  • 8.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko PCE – 34,00€.
  • 10.001 eurotik 15.000 eurora bitarteko PCE – 37,50€.
  • 15.001 eurotik 20.000 eurora bitarteko PCE – 41,50€.
  • 20.001 eurotik gorako PCE – 45,50€.
  • Erroldatu gabeak – 70,50€.
  • Jantoki zerbitzua (14:00-15:30), bazkaria etxetik ekarrita. Prezioa 14,00€ (gutxienez, 8 haur) eta 7,50€ (gehienez, 15 haur begiraleko) artean ibiliko da.

Argibide gehiago www.huarte.es eta 948 33 32 23 (Gizarte Zerbitzua) eta 948 33 07 61 (Berdintasun Zerbitzua) telefonoetan.

Antolatzailea: Uharteko Udala, Berdintasuna, Euskara, Kultura eta Gizarte Zerbitzuko (Haurtzaroa eta familia) arloen bitartez.

You may also like...