21. KORRIKA BADATOR! GARES-etik GASTEIZ-era!

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Korrika txiki 2019

Por Elvira Etxeberria Lakuntza

Gogoan ditut Uharteko kaleetan entzun nituen Euskarazko lehen hitzak. Bere erabilera gogor zigortua izan zen garaitik irteten ari ginen oraindik. Arraroak egiten zitzaigun orduan euskararen hotsa eta erronka zaila zirudien hau errekuperatu eta erabiltzeak. Ikastera jarri ginenek badakigu kostata egindako bidea izan zela.
Euskararen berreskurapenean lagun izan genituen Donostiatik gure herrira ilusio betez eta erabakitasun handiz etorritako hiru gazte langile. Gaurko egunez adierazgarria da garai hartan ereindakoek eman duten fruitua herriko biztanleen euskararen ezagutza eta erabilera handitu delarik, egiteko lan asko geratzen den arren.
80. hamarkada hartan eman zituen lehen pausoak gizartearen sektore zabal batean euskararen babesa helburu sustraituko zen herri ekimen batek. Uhartera ere heldu zitzaigun KORRIKA, ilusioz parte hartzen genuen guztion poz eta harrotasunerako. Urtetik urtera, gehiago izan gara ekimen original eta eder honetan parte hartu dugun uhartearrak, AEK-ren eskutik etorkizunari esperantzaz eta konpromisoz begiratzen diogunak, euskaldunon hizkuntza den Euskararen osasuna helburu.
Horrela da bai KORRIKA, handia zara! Herriko familiak, elkarteak, kultur taldeak, tabernak, merkatariak, Eskola Publikoa eta Udaletxea, denak jartzen dituzulako Uharte euskaldun baterantz korrika!
Guk ordea ez dugu soilik egun hauetan zehar KORRIKAREN helburua kilometroz kilometro aurrera eramaten lagunduko. Aspaldi hartu genuen konpromisoz gure hizkuntzari babesa, defentsa, ikasketa eta erabilera suposatzen dituen lekukoa. Ez genuen alferrik abestu: “linguae vascorum, lingua navarrorum, zein arraroa euskararik gabe Nafarroa!”
KLIKA, KLIKA, KLIKA HEMEN DATOR KORRIKA!

Korrika txiki eta Korrika Uharte-ren 2019ko argazkiak

2019 korrika Uharten

You may also like...