#UharteArgazkitan ARGAZKI LEHIAKETA
Uharte Ezagutu baliabide komunitarioen sarbiderako gida eta web orriaren irudiak berritzen ari gara. Gida hau Uharten bizi den gizon-emakume guztiendako sortu zen eta bertan herrian dauden zerbitzuak eta eskaintzen diren jarduera guztien berri ematea du helburu, herritarren eta kultura guztien integrazioa errazteko.
Sare sozialen bitartez
Argazkiak aurkezteko epea: maiatzaren 31a.
Sariak: 100 € kategoria bakoitzeko.
Lehiaketan parte hartzeko nahi duzun edo dituzun argazkiak elkarbanatu eta ondorengoa egin behar duzu:
- Gure sare sozialetako profila aipatu.
- Lehiaketaren traol orokorrak erabili: #HuarteEnFotos edo #UharteArgazkitan
- Argazkia, zure ustez, egoki kokatzen den kategoriaren traola edo traolak erabili.
Parte hartu lehiaketan sare sozial hauen bitartez:
- Facebook: @conoce.uharte.ezagutu
- Twitter: @UharteEzagutu
- Instagram: @ugazte
- Helbide elektronikoa: contacto@conoce-uharte-ezagutu.info
KATEGORIAK (argazki guztiak Uharten eginak izan behar dute):
- Uharteko argazkiak: ikuspegi orokorra. #UharteOrokorra
- Kultura Uharten. #UharteKultura
- Aniztasuna Uharten. #UharteAnitza
- Hezkuntza Uharten: formala eta ez formala. #UharteHezkuntza
- Herritarren parte-hartzea. #UhartePartehartzea
- Hirugarren adina: aiton-amonak. #UharteAitonAmonak
- Uharteko natur baliabideak: paisaiak, ekologia. #UhartePaisaiak
- Kirola Uharten. #UharteKirola
- Gazteria Uharten. #UharteGazteria
- Berdintasuna Uharten. #UharteBerdintasuna
- Euskara Uharten. #EuskaraUharte