#UharteArgazkitan ARGAZKI LEHIAKETA

Uharte Ezagutu baliabide komunitarioen sarbiderako gida eta web orriaren irudiak berritzen ari gara. Gida hau Uharten bizi den gizon-emakume guztiendako sortu zen eta bertan herrian dauden zerbitzuak eta eskaintzen diren jarduera guztien berri ematea du helburu, herritarren eta kultura guztien integrazioa errazteko.

Sare sozialen bitartez

Argazkiak aurkezteko epea: maiatzaren 31a.

Sariak: 100 € kategoria bakoitzeko.

Lehiaketan parte hartzeko nahi duzun edo dituzun argazkiak elkarbanatu eta ondorengoa egin behar duzu:

  1. Gure sare sozialetako profila aipatu.
  2. Lehiaketaren traol orokorrak erabili: #HuarteEnFotos edo #UharteArgazkitan
  3. Argazkia, zure ustez, egoki kokatzen den kategoriaren traola edo traolak erabili.

Parte hartu lehiaketan sare sozial hauen bitartez:  

KATEGORIAK (argazki guztiak Uharten eginak izan behar dute):

  • Uharteko argazkiak: ikuspegi orokorra. #UharteOrokorra
  • Kultura Uharten. #UharteKultura
  • Aniztasuna Uharten. #UharteAnitza
  • Hezkuntza Uharten: formala eta ez formala. #UharteHezkuntza
  • Herritarren parte-hartzea. #UhartePartehartzea
  • Hirugarren adina: aiton-amonak. #UharteAitonAmonak
  • Uharteko natur baliabideak: paisaiak, ekologia. #UhartePaisaiak
  • Kirola Uharten. #UharteKirola
  • Gazteria Uharten. #UharteGazteria
  • Berdintasuna Uharten. #UharteBerdintasuna
  • Euskara Uharten. #EuskaraUharte

Ikusi oinarriak osorik

You may also like...