Hitzaldi arrakastatsua; COVID-19ri, Uharteko osasun-etxeko lehen mailako arretako aldaketei eta GIBari buruz.

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Beste behin ere, ERAIKI Koadrilen Asanbladatik gure herrian dagoen berehalako behar bati erantzun nahi izan diogu. COVID-19ak gure bizitzak aldatu ditu, eta bonbardaketa mediatikoak zaildu egiten du informazio-fluxu horretatik benetako informazioa ateratzea, interes politikoak eta ekonomikoak nahasten baitira egoera sozial kezkagarri batean.

Gure osasun-zentroko mediku-lankideek birusari, birusaren transmisioari eta Uhartek bizi duen egoerari buruzko informazio argia emateko ahalegina egin dute hitzaldi honen bidez, bai eta gure auzokoen artean egon daitezkeen kutsatze berriei buruz ere. Azken kasu honetan, udan eta gizartean interakziorik handiena duen taldea izanik, gazteen gaineko erantzukizuna hitzaldiko parte-hartze handian ere isaltzen dela esan dezakegu, 40 gaztek baino gehiagok hartu dute parte eta.

Uhuarteko osasun-zentroak lehen mailako arretako metodoa aldatu du. Une honetatik aurrera, deiei erantzuten zaie, eskatutako laguntza COVID-19rekin lotuta dagoen edo beste premia mota bat den sailkatzeko asmoz. Horrela, deia egin edo kontsulta eskatu duen pertsonari laguntza mota bereizteko eta COVID-19 kasuak zirkuitu bereizi batean tratatu ahal izateko adina informazio eskatuko zaio, kutsatze gehiago saihesteko.

Era berean, Nafarroako HIESaren aurkako Herritarren Batzordeak gazteen interes esanguratsu bati erantzun zion taldekako galdera-erantzunen dinamika txiki batekin, eta, azkenean, azalpen argi eta zehatzak eman zituen, GIB birusari, HIESaren gaixotasunari, birusaren transmisioari, sintomatologiari, tratamenduari eta tratu sozial eta intimoari buruzko zalantzak uxatuz. COVID-19rekin bizi dugun egoerari lotuta landu genuen gaia, eta eztabaida interesgarria eragin zuen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Maite Ayarra medikuari eta  Familia eta Komunitate Medikuntzako egoiliar den Uxue Seminariori haien ekarpen medikoagatik, Nafarroako HIESaren aurkako Herritarren Batzordeari arlo horretan egindako lanagatik eta aipatutako dinamikan izan duen trebetasunagatik, eta, nola ez, beste behin ere Uharteko gazteen kezkak gure jendeari dagozkion arazoak konpontzetik ere pasatzen direla erakustea ahalbidetu zuten gazte guztiei.

You may also like...