ERANTZUNKIDETASUNA GARAI HAUETAN ERE- CO(N)RESPONSABILIDAD

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Hainbat toki entitatek, horien artean Uharteko Udalak, kanpaina abiatu dute erantzunkidetasuna eskatzeko eta indarkeria matxistei “ezetz” esateko.

Aurten, jaiak bertan behera geratu diren arren, emakumeenganako desberdintasun-espazioek bertan jarraitzen dute. Horregatik, kanpaina sustatzen duten toki entitateek arduraz jokatzeko eskatzen dute. Ardurak partekatzen dituzun pertsonak errespetatu, eta parte hartu denbora eta zereginak modu orekatuan banatuz. Aisialdian eta sexuan errespetuz jokatu. Ezezkoak “ezetz” izaten jarraitzen du, eta sexu-harremanetan “bai” bakarrik da “bai”.

 

Kanpainarako kartel bat diseinatu da, “Erantzunkidetasuna garai hauetan ere; zaintzan, hazkuntzan, sexuan, aisialdian” eta musuko more bat eskua duela, erakundeek indarkeria matxistei uko egiten dieten sinboloa.

Ablitas, Berriozar, Burlata, Cintruénigo, Corella, Uharte, Ribaforada, Tafalla, Atarrabia, Zizur Nagusia, Eguesibar eta Aranguren Ibarreko Udalek eta Ultzama, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateek eta Noaingo zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak parte hartzen dute.

Musukoak datozen egunetan udal Zerbitzuek  antolatutako ekintzetan banatuko zaie herritarrei.

 

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak finantzatu du kanpaina.

 

You may also like...

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *