NAFARROAKO ESKUBALOIKO TITULUA UHARTEN

 


A4 FINAL 2013

Apirilak 27 eta 28an Uharteko Eskubaloi klubak, Nafarroako Senior Eskubaloiko ligako 4-ko Finala antolatuko du.

Denboraldi bikain eta aurreko faseetan lehenengoak geratu ostean, titulua irabazi nahi dugu eta horrekin batera 1.go Nazionalera Igotzeko Fasea jokatu. Horretarako, gure zaleen laguntza behar dugu. Osagarri gisa, partiduetaz aparte hainbat aktibitate antolatu ditugu eta gainera, Klubeko kamiseta batzuk (5€) eskaintzen dizkizuegu, harmailei kolorea emateko. Astean zehar enkargatu.

Prestaturiko egitaraua:

-Larunbatak 27: -17,30etan : Aurkezpenak, Bideoa eta parte hartzeaile Taldeak.

                           -18 etan     : 1.go Semifinala : UHARTE – CANTOLAGUA.

                           -20 tan       : 2.go Semifinala : MARISTAS – OBERENA.

 -Igandeak 28: – 12etan: FINALA: irabazleen artean.

                       – Goizean zehar, Uharteko Takarika-Tun! batukada taldearen aktuazioa.

                       – Jarraian, sari banaketa eta kiroldegiko terrazan janaurrekoa parte

                          hartzaileendako.

Zuen kolaborazioa eskatzen dugu, dena bikain ateratzeko, baina batez ere asteburu honetan Eskubaloiko jai handi bat egiteko.

UHARTEKO ESKUBALOI KLUBEKO JUNTA

You may also like...