IGERIKETA IKASTAROETAKO BIGARREN TXANDAKO IZEN-EMATEAK

 

 

2.013/2.014 IGERIKETA IKASTAROETAKO BIGARREN TXANDAKO IZEN-EMATEAK

 

OHARRAK

 

-IKASTAROEN HASIERA: OTSAILAK 10

-IRAUPENA: 30 SAIO

-PLAZAK BANATZEKO LEHENTASUNA:

            1. 1. txandan parte hartu zuten abonatu-bizilagunak.

            2.  Gainontzeko abonatu-bizilagunak

            3.  1. txandan parte hartu zuten kanpotarrak.

– Lehenengo txandan parte hartu zuten abonatu bizilagunek bigarren txandarako plaza gordeta izanen dute (talde eta ordutegi berean). Norbaitek beste talderen batean izena eman nahi izango balu erreserba galdu egingo luke eta izen-ematea abonatu bizilagun berrien epe-berean egin beharko luke. Zorrozki errespetatuko da izen-emate ordena.

-Epetik kanpoko izen-emateek lehentasuna galduko dute erabat.

-Izen-ematea egin ondoren ez zaio inori dirurik bueltatuko derrigorrezko arrazoi bat tartean ez badago eta beti ere ordezkatuko duen pertsonarik badago.

-Jarduerek plaza kopuru mugatua dute. Gutxienezko partaide kopurua lortzen ez duten ikastaroek ez dute aurrera eginen.

 IZEN-EMATEA

 

-IZENA EMATEKO EPEAK:

1. TXANDAN PARTE HARTU ZUTEN ABONAT.-BIZILAGUN: URTARRILAK  27-29

 

GAINONTZEKOAK (1. TXANDAN PARTE HARTU EZ ZUTEN ABONAT.-BIZILAGUNAK ETA  KANPOTARRAK): URTARRILAK  30-31

 

– 012 TELEFONO ZENBAKIRA DEITUZ SOILIK   (Nafarroatik kanpo deitzeko : 948 217 012)

ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara

 

-DEIAK: Izen-emateak arintzeko, deitzen duen pertsonak familia unitate bereko kideen izen-ematea egin ahal izanen du soilik. Deitzerakoan, ondoren aipatzen diren datuak aipatu beharko dira:

            -Jarduera edo ikastaroa  (hizkuntza zehaztu)

            -Izena, abizena

            -Abonatu zenbakia (erroldaturik ala ez)

            -Telefono zenbakia

            -Jaiotze data

            -Kontu korronte zenbakia (1. txandan parte hartu ez duten abonatuak soilik)

            -Helbidea (1. txandan parte hartu ez duten eta abonatuak ez direnak  soilik)

            -Email  (1. txandan parte hartu ez duten eta abonatuak ez direnak  soilik)

 

                ARGIBIDEAK (TALDEAK, ORDUTEGIAK, PREZIOAK,) PATRONATUKO BULEGOETAN (astelehenetik  ostiralera  9:30etik-14:00etara) Tel: 948-331901

 

You may also like...